Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arnegu 1 iz madarikazioa, biraoa.

Maitasuna bihotzeratu zitzaidan momentutik, sumatu nuen, ustez behintzat, ene bihotza han zela; arnegu, erdeinu eta bortxa guztiak gora behera ere, han zela bihotza.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 88. orr.

Arnegu bat botatzen du, irribarre egiten dut eta nik ere alde egiten dut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 140. orr.

Ordea, herritik nehoiz ez mugituek ez zioten bizia errazten, dena irain, eldarnio eta arnegu erabiltzen baitzuten, aberastu gabe agian itzuli zenaren plantan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 66. orr.

Bortz gizon haietarik batek ozen hitz egiten zuen eta zalantzarik ez zegoen ezen haserre zegoela, egozten zituen arneguengatik eta haren juramentuengatik, batean Kristoren zauriak aipatzen zituela eta bertzean Avilako santarenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 547. orr.

Ez dakit eme deabru horren kontra egin nituen arneguak entzunak izan ziren, baina etxeratu ginelarik ohean kausitu genuen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 132. orr.

Baina betikoa, askoren arnegurako: jatorrizko hizkuntza hura gure euskaran kontserbatzen dela garbien.  Berria - Kultura   2004-07-02

2 arnegu egin

Aski adoretsuki heriotzaren zain nengoen egun haietan, hain zuzen, ororen gura zorrotz bat sumatzen nuen sastaka neure baitan, imajina zitekeen giza esperientzia ororena, eta arnegu egiten nion aurreko neure bizialdiari, hartaz gutxi eta gaizki gozatu nuela iruditzen baitzitzaidan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 184. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus