Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Salt-Lake City ezagutuan, Arnegitar Jean-Baptiste Gaztambiden etxean bildu da berrogoi bat euskaldun. Herria 2002-09-12
Goiz-aratsetako otoitz hok uste dut Ipar aldetik jinak ziren, zeren gure amaren ama edo gure amatxi sortzez Arnegitarra zenaz gain, eta orai Ipar aldeko herri batzutan oroitzen direlakotz otoitz horietaz. Herria 2004-01-29
Otsailean bertze multxo bat da harat buruz airatuko: Arño Gastambide eta Maite Duhalde aihertarrak, Regine eta Iker Elosegi hazpandarrak, eta Christiane Ainciburu arnegitarra. Herria 2004-01-08
Agorrilaren 16an ezkontzako sakramendua errezebitu dute Arnegiko elizan Argitxu Camino Arnegitarrak eta Extebe Ouret Zaroarrak. Herria 2003-09-18
Arnegitarrak arras hunkituak ziren beren erretore maiteari egin ohoreaz, hain zuen ongi merezitua. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 143. orr.
Arnegitarrek bereziki harateko izan baititu igande gehienak, arras estimatzen zuten beren apez goiztiar jarraiki zintzoa. Herria 2005-11-17
Baina, mende laurden bat berantago, jendetzea azkarki goititu zitzaion eta, 1636an, arnegitarrek beren eliza eraiki zuten. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 217. orr.