Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herminiok sekula ez zidan sexua ukitu, edo usaindu, edo arnastu. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 43. orr.
Bertan eseri nahi zuen, bertako airea arnastu, bertako larru eta zur lakatuari usain egin. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 216. orr.
Litro bat oxigeno odolera bidaltzeko, hogei bat litro aire arnastu behar dira. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 55. orr.
Hotz egiten zuen egunetan, sutontzi baten aurrean ematen zuen bizitza osoa, karbono oxidoz kargatutako airea arnastuz denbora guztian. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 123. orr.
Zuen zentzumenak edertasunari erreparatzeko sortuak dira, hura ikusteko, arnasteko, ahogozatzeko, aditzeko, miresteko. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 80. orr.
Parisko usainak arnasten zituzten, sudurra jasorik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 255. orr.
Eta, aire nahasi hauxe arnasten dugunez, gaitza bera ere batera gorputzeratu behar. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 455. orr.
Pentsa daiteke arrainek, airerik arnasten ez dutenez, dastamena baliatuko dutela usaimena baino gehiago. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 134. orr.
Balkoi luze batera atera zen, uztaileko gau eder hartako aire garbia arnastera. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 37. orr.
Hurrengo, pasabidean behera jaitsi ginen goizeko aire freskoa arnastera, eta orduan ikusi genituen: soldadu zaurituak ziren, ilaran baitzebiltzan, ibilian, hankak arrastaka zeramatzatela eta kaian zehar gureganantz zetozela. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 114. orr.
Zure usain gozoa zabaldu duzu eta arnastu dut, eta zure irrikaz nabil ordutik. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 250. orr.
Usain oro arnasturik, hots txikiena ere zerk sortua ote zen asmatu nahirik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 157. orr.
Banekien mundu honetan behartsua beti zanpatua, gutxietsia, biktima izaten dela, eta ez nuen nahi, inolaz ere ez, zure haurra, zure haur eder argia, behealde sakon horretan haztea, kalezulo zikinen itzalpean, etxeen atzeko estalpe baten kiratsa arnastuz. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 46. orr.
Hain usain zorrotz sarkorra du, ezen, ahal duena, berehala babesten baita hartatik; eta ezin duzu beste ezerekin nahastu, zeren bafada bat arnastuz gero ke zurizko laino-gandor labur bi irteten baitzaizkizu sudurretik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 246. orr.
Isiltasunak mami astun bat hartu zuen bapatean, eta etxeetako teilatuak erortzen diren bezala erori zen gure gainera, gure gorputzak lurraren kontra zanpatu eta ordu arte arnastutako airea zikinduz. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 101. orr.
Lehen sudurretik arnasten zuen, eta orain ahotik.· Eraikinaren hormetan hezeguneak zeuden, eta arnasten zen airea iluna eta ospela zen, bertan behera utzitako tokietan bezala. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 35. orr.
Ondoan John zeukan, ohe handi batean lo, ume baten antzo lasai-lasai arnastuz, buru azpian buruko tolestu bat zuelarik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 171. orr.
Gogoz arnastu nuen gaueko aire hotz garbia, Eguzki Beltzaren ganberako egurats hila uxatu nahirik. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 275. orr.
Isabelle, bere jardunaren zentzugabeaz oharturik, eseri egin zen berriz idazlearen ondoan, hiru gorputzeko sofa berdean, tabakoaren ke gozoa isilik arnasten zuela. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 82. orr.
Gaueko aire freskoa irrikaz arnastu genuen, barrezka. Aitor Arana «Onan», 2000 - 70. orr.
Orduan Denverrek buelta eman, eta Maitea aurrean baldin badauka, sakon arnastuko du haren ahoko aire gozoa. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 171. orr.
Sakonki arnastuz, zerbitzaria gelan sartu zen, libre zeukan eskuaz gurditxo tolesgarri bat herrestan zeramala. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 120. orr.
Minutu batzuk ematen zituen leiho hartan, Sena aldetik zetorkion haize freskoa luze-luze arnastuz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 168. orr.
-Etxean gaudela, mutilak! -esan zuen Ninik pozez Friuliko herrietako airea bular betean arnastuz. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 74. orr.
Astiro zihoan Dahlmann, zoriontasun larriz arnastuz hirustaren usaina. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 108. orr.
Leihotik haize bizia sartzen zela iruditu zitzaien bertako guztiei: ez aire lurrindua, aire fresko garbi eta gaztea baizik, inongo bizidunek lehenago arnastu gabea. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 176. orr.
Beldurra arnastu egiten zen, aita. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 189. orr.
Eta hala arnastu eta sentitu nuen nik ere mementu berezi hura, hil edo bizikoa balitz bezala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 461. orr.
Ongizate erabatekoa arnastu zuen han ordu batzuetan, burua nahasten zioten janari usainetatik aske. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 292. orr.
Denda guztietan, lantegi guztietan, arnastu zitekeen gerraren mehatxua, hilotz kontaezinak zegoeneko beren kiratsa zabaltzen hasiak balira bezala. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 130. orr.
Mundu zaharra bizi dugu, baina arnasten dugun ezinegona berria da. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 101. orr.
Ongi letorkizukeela zuri ere zure errealitateaz ez gehiegi fidatzea, arnasten duzun eta zure baitan ukitzen duzun errealitate horretaz askorik ez fidatzea. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 122. orr.
Nire gaztarotik ezertan aldatu ez den giro bat arnasten dudala iruditzen zait hemen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 132. orr.
Hori izango da literatura, horixe idazlearen lan betierekoa: arnasten duena paperera itzultzea. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 178. orr.
Sartzen zara, eta aitoren semeen etxe artean zaude; Inkisizioaren airea arnasten duzu; karrikaren beste muturrean ikusten duzu zutik Felipe II.aren mamu zurbila. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 112. orr.
Egun horretan behinik behin Madrilgo kaleetan euskoen arteko batasuna arnastu da. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 61. orr.
Arazoa ez da gai organikoek zenbait gaixotasun sor ditzaketela, arazoa arnasteko zailtasunak dituztenek gaixotzeko arriskua dutela da. Berria - Euskal Herria 2006-03-16
airea arnastu (4); arnastu gabe (4); arnastu nuen (6); arnastu zuen (5); arnastu zuten (4); gasa arnastu (3); kea arnastu (7); usaina arnastu (3)
arnasteari uzten badio (3); utzi dio arnasteari (3)
arnasten ari (5); arnasten da (5); arnasten den (6); arnasten du (3); arnasten dugu (3); arnasten dugun (11); arnasten dute (6); arnasten zuen (7); usaina arnasten (3)
arnastuta hil ziren (6); gasa arnastuta (3); karbono monoxidoa arnastuta (9); monoxidoa arnastuta hil (7)
arnastuz gero (4)