Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arnastezin izond ezin arnastuzkoa.
Eliztarren hasperen eta nigarrak gero eta ugariagoak egin ziren, eta, halako batean, giro arnastezinak kutsaturik eta larriak harturik, bat-batean, barrenean boz bat itzarri zitzaidan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 219. orr.
Lehengo fabrika estua eta iluna zen, eta, ordu batzuen ostean, airea astuna bihurtzen zen barru hartan, arnastezina. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 29. orr.
Instantean, hauts lodi pozoitsu batek estali zuen espazio osoa, airea arnastezin bihurtzeraino. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 100. orr.