Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arnasots 1 iz arnasaren hotsa.

Txistu egiteari utzi eta arnasots bat jaulki zuen ezpainak estutuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 287. orr.

Arratsaldeon esan zuen logelako atetik, bi aldiz gehiago atera zuen bere arnasots hori.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 363. orr.

Beheko adar trinkoen artetik begiratuz, lau aulkiren hankak ikusi zituen Harryk beraien ondoko mahaitik pixka bat aldentzen, eta gero irakasleek eta ministroak esertzean egin zituzten hasperenak eta arnasotsak entzun zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 165. orr.

Gizon haiek guztiak han, apenas ikusten zenituen, baina sentitu egiten zenituen aldamenean, haien arnasotsa aditzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 192. orr.

Une luze batez hiru gizonen arnasotsa besterik ez zen entzun gelan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 305. orr.

Ur-emaria estuariora dakarren ur gezazko errekan edaten duten mandoen arnasotsa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 270. orr.

Gehiegi tardatu zuen telefonoa hartzen, arnasots batean erantzun zidan, urrutitik lasterka etorri izan balitz bezala, gimnasia saio batean harrapatu nuela esan zidan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 128. orr.

Laster, musika arnasotsaren antzekoa zen, ezpainak ireki zituen, mihitxo zorrotz eta gorri bat atera, eta goxo-goxo pasatu zuen inguru guztian; haren beste ezpainekin oroitu nintzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 66. orr.

Arnasotsen bidez ezagutu zintudan, eskaileretan behera zatozenean zure oin-hotsen bidez ezagutzen zaitudan bezala.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 276. orr.

Segi egin nuen, beraz, are indar handiagoz, amaiera hurbilari igarriz, eta hantxe etorri zen, plop, agurearen dardarizo eta arnasotsen artean, eskua likindu zidan isurki lirdinga hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 151. orr.

Arnasotsik ere ez zen entzuten ahal eta ozenagoak ziren gainerako epaigeletatik etorritako zaratak, geurean sorturikoak baino.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 18. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sarritan ehiza-txakurrek, lo gozoan, bat-batean hankei eragiten eta ahausi egiten dute eta sudurretatik arnasots bizian hasten dira, ehiziaren arrastoa aurkitu eta segika bailihoazen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 287. orr.

Ikusten ez zen aho baten arnasots luze eta zaratatsua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 113. orr.

Urrutian trenbideetan zamatren batek bere arnasotsa egiten zuen, arnasots alaia.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 21. orr.

Barrenean ageri ziren bi hanka handiek eta arnasots ozenak atzean Hagrid zegoela adierazi zien.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 176. orr.

Dementorra kaxatik irten eta isilka Harryrengana abiatu zen, arnasots sakon eta zaratatsuak eginez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 195. orr.

Nire neska baten arnasots eszitatuak.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 69. orr.

Snow-ek arnasots zakar bat bota zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 333. orr.

Ondoko ohetik Ronen arnasots irregularra iristen zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 277. orr.

Nolabaiteko arnasotsa zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 142. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus