Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arnasleku iz arnasa hartzeko lekua.
Beti du zokoren bat gerizpean, izerdituaren arnaslekua. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 85. orr.
Ordea, azken gutunean diostazunaren arabera, Leyden-go Unibertsitateko irakasle egin berri zaituzte eta altxatu duzu burua, aurkitu duzu arnaslekua, berreskuratu duzu bizigogoa, eta zin degizut ezen nekez jaso nezakeela hori baino berri arraiagorik eta alegeragorik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 9. orr.