Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arnasketa 1 iz arnas hartzea.

Behar bezala zegoen dena: tentsioa, arnasketa, bihotza.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 449. orr.

Arnasketa eten zitzaion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 241. orr.

Urrats batzuk aditu ziren lasterka eskaileretan behera eta denek arnasketa gelditu zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 189. orr.

Gizonaren solasak sortarazitako izuak arnasketa galarazten zion. erraldoiaren arnasketa estutzen hasi zen laster eta bekokia izerdiz busti zitzaion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 282. orr.

Arnasketak oxigenoa nola, idazketak ere irakurketa behar du, baina egunean idatzitakoa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 84. orr.

Ona dago bazkaria, jendez ia erabat baretu den tabernan; badirudi elkarrekin eseri garenean, gure presentzia bateratuak lokalaren zoko guztiak bete dituela, jendeari arnasketarako ere lekua kenduz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 87. orr.

Polio kasuetan, arnasketarako muskuluak paralizatu direnean, altzairuzko birikaren gisako arnasgailu mekaniko baten bidez airea zuzenean trakeara (zintzurhestera) sartzen da presioan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 132. orr.

Apneak arnas hartze behartu bati jarraikion arnasketaren etenaldi iragankorra dituztenek ezin dute lo sakon egin.  Berria - Gaiak   2004-12-29

Sebastien Gonzalezek ariketa bereziak egin ditu, arnasketaren bidez urduritasunari aurre egiteko.  Berria - Kirola   2006-04-27

Ondo samar ezagutzen ditugu larruazalaren, hezurren, zirkulazioaren eta arnasketaren diseinua eta eginkizuna.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 240. orr.

Kalitatearen gainetik, ahots landuak zituzten, akats gabeko igorpen paregabea, eta arnasketa egokia gora-behera desberdinetan.  Berria - Kultura   2004-04-11

Arnasketa artifiziala egin behar izan zioten izerditan itota zegoelako.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 297. orr.

Arnasketa mekanikoa dute bi beharginok.  Berria - Ekonomia   2004-07-15

Irakasleak etxe batetik irteten den arnasketa sakon eta sarkorra entzun du.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 227. orr.

Zurrunga leunak egiten zituen, zurrunga baino arnasketa sakan-sakonak, lasaigarriak hein batean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 177. orr.

Sabaitik esekiak, bi zaku handi eta lirdingatsu ikusi ditu, barnean bizia dutenak eta arnasketa ikaragarri horren sortzaile direnak.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 227. orr.

Iraun bitartean Maizak entzun zezakeen beste aldekoaren arnasketa urduriaren zurrumurrua.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 89. orr.

Eri batek esatea nik nire bizitzaren amaieran ez dut lagundutako arnasketarik nahi, eta, beraz, hori beharko nukeen egoera batera iritsiko banintz, nik ez dut horiek jartzerik nahi nire bizitza luzatzeko.  Berria - Harian   2005-02-04

Lagunduriko arnasketa jarri zioten eta anestesia dosi handia eman zioten.  Berria - Harian   2006-01-06

2 (hitz elkartuetan)

Arnasketa teknika erraza eta eraginkorra erabiliko dute bertan gorputza pausatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

Aireztatze artifizialeko arnasketa sistema kendu berri diote eta bi egunen buruan unitatetik aterako dute.  Berria - Ekonomia   2004-07-13

Giharrak indarra galtzen joaten dira, eta gaixoek arnasketa arazo larriak izaten dituzte.  Berria - Kirola   2004-02-22

Pultsuaren gorabeherak, atzo azkar, gaur motel, are motelegi ere, aurpegia gorrituta, Hannak zioenez, eta betseinak zeharo uzkur, gehi arnasketa-arazoak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 231. orr.

Horretaz gain, gehienez lau egun igaro zituzten arreta intentsiboko unitateetan eta gutxiagotan behar izan zuten arnasketa aparatua.  Berria - Gaiak   2004-09-14

Heriotza goiztiarrak ugariak dira eta arnasketa gaixotasunak ere bai, minbizi kasu ugari daude.  Berria - Mundua   2006-02-10

Arnasketa gaixotasunen oinarrizko arrazoietako bat etxe barruan janaria prestatzeko erabiltzen diren erregaietan aurkitzen da, eta Munduko Bankuak dioenez, 400 milioi ume eta andre kutsadura horren azpian bizi dira, eritasun grabeak hartzeko arrisku handiarekin.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 141. orr.

Europako Arnasketa Elkarteak Europaren Birikei Buruzko Liburu Zuria aurkeztu zuen atzo.  Berria - Gaiak   2004-04-28

3 ahoz ahoko arnasketa (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Kike suspertzen saiatu nintzen ni, bihotz-biriketako bizkortzea egiten, eta ahoz ahoko arnasketa egiten, baina alferrik.  ETC-literatura, saiakera   Ez dugu nahi, Edurne Elizondo, Txalaparta, 2011

Funtsean, bihotzeko masajea eta ahoz ahoko arnasketa egitean datza bizkortzea: gaixoaren toraxaren erdialdean esku bat bestearen gainean jarriz, presioa egin behar da; lauzpabost zentrimetro sakatuz, minutuko ehun konpresio inguru egin behar dira.  ETC-prentsa   Berria, 2009-01-22

Sorosleak saiatu ziren bere onera ekartzen ahoz ahoko arnasketa eginda, baina ezin izan zuten ezer egin.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-07-07

Bitartean, berpizte lanak egitea (bihotz masajea eta ahoz ahoko arnasketa); eta, eskura izanez gero, desfibriladore erdi-automatikoa aplikatzea.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2009-02-06

Azkenik, bosgarren faktorea ondoko itemek definitzen zuten: besteekin mahai-tresnak partekatzen dituena, ahoz-ahoko arnasketa egiten duena, besteen hortzetako eskuila erabiltzen duena eta komun publikoak erabiltzen dituena. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 45 zbk., UEU, 2003 - apirila-ekaina

4 arnasketa anaerobio (corpusean ez dago; ETCn 14 agerraldi)

Arnasketa anaerobio edo arnasketa anaerobikoa: oxigenoak ez du parte hartzen, eta bakterio gutxi batzuek besterik ez dute egiten.  ETC-entziklopedia   Arnasketa zelular, Wikipedia

Desnitrifikazioa: arnasketa anaerobio mota bat da; NO3--a erreduzitu egiten da eta konposatu nitrogenodun gaseosoak ekoizten dira, bereziki, N2-a.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007

Hartzidura elikagaiari gehitutako legamien, lizunen eta bakterioen entzimek eragindako arnasketa anaerobio mota bat da, normalean jakiaren karbohidratoak deskonposatzen dituena. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sukaldaritza-teknologia: sukaldaritza-prozesuen oinarri zientifikoak, Encarnación Goikoetxea, UEU, 2010

5 arnasketa abdominal (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Arnasketa abdominalari ekiteko, lasai eta eroso egon behar dugu: azalera ez oso bigun baten gainean etzanda, eserita baina bizkarra inon bermatu gabe, edo baita zutik ere, bakoitzak nahiago duen jarreran, baina beti modu lasai eta eroso batean.  ETC-prentsa   Berria, 2012-01-03

Arnasketa abdominal paradoxikoa izatea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Erizaintza-diagnostikoak, Askoren artean, EHU, 2010

6 arnasketa artifizial

Eta horrela, Meharra lehena iritsi zen, baina gero arnasketa artifiziala egin behar izan zioten izerditan itota zegoelako.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 297. orr.

7 arnasketa brankial (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Muskuiluek eta gainerako itsas moluskuek arnasketa brankiala egiten dute. ETC-entziklopedia   Txikipedia: Muskuilu, Wikipedia

8 arnasketa fisiologiko (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Bi arnasketa mota daude: arnasketa fisiologikoa (zeinaren bidez oxigenoa hartu eta karbono dioxidoa kanporatzen baitugu) eta arnasketa zelularra (gure zeluletan gertatu eta energia lortzen duena).  ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikrobiologiaren mundu liluragarria, Josu Albero, EHU/UPV, 2019

Arnasketa fisiologikoan hartutako oxigenoa ehunetako zelula guztietara iristen da, eta bertan erabiltzen da arnasketa mota horretan. ETC-entziklopedia   Arnasketa, Wikipedia

9 arnasketa lagundu (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Kasik egunero pertsona bat edo bi hiltzen ziren bertan; arnasketa lagundua zuten, baina inondik ere ez zeuden hiltzeko zorian.  ETC-literatura, saiakera   Mundua lo dagoen bitartean, Patxi Zubizarreta, Txalaparta, 2008

Asteartetik asteazkenerako gauean, arnasketa lagundua jarri zioten, eta, ondorioz, atzo arratsaldean haren koadro klinikoa" egonkorra" zen.  ETC-prentsa   Berria, 2005-02-03

Kataluniak arnasketa lagundua kendu dio bigarren hirukoari -halaxe iritsi baita hauteskundeetara, hila jaio ondotik-, eta gogor zigortu ditu herritar gehienen borondatearen gainetik hirukoa inposatu zutenak.  ETC-prentsa   Berria, 2010-12-23

Ortuzarren iritziz, Patxi Lopez buru duen Eusko Jaurlaritza ez da 2013ko udaberrira iristeko gai, "arnasketa lagunduarekin baitago".  ETC-prentsa   Berria, 2011-12-27

Agirrezabalaren arabera, arnasketa lagundua behar du lantaldeak, baina nabarmendu du makina ez dela itzali behar, lanean jarraitu behar dela.  ETC-prentsa   Berria, 2013-07-10

Zenbait mugarri daude araudiaren alorrean: eutanasia, suizidio lagundua, bizi-euskarriak -arnasketa lagundua, elikadura artifiziala...- kentzea gaixoak edo familiak eskatuta, bizi-testamendua, eta, azkenik, medikuek errespetatu behar izatea tratamenduei uko egitea. ETC-prentsa   Berria, 2014-06-08

10 arnasketa zelular (corpusean ez dago; ETCn 42 agerraldi)

Arnasketa zelularra zelulan gertatzen den erreakzio biokimikoen multzoari deritzo, molekula organiko bakun batzuk (karbono hidrato gluzido, lipido eta aminoazidoak) oxidatu eta degradatzen dituena energia kimikoa lortzeko (Adenosina trifosfato ATP).  ETC-entziklopedia   Arnasketa zelular, Wikipedia

Hondakinak, alde batetik, arnasketa zelularrak sorturiko karbono dioxidoa eta ura dira, eta bestetik proteinen metabolismoak sorturiko nitrogeno-konposatuak.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Zoologia orokorra, Ana I. Puente, Kepa Altonaga, UEU, 2005

Burdinak arnasketa zelularrean du funtzio nagusia, zitokromoen eta burdina-sufre proteinen osagai garrantzitsua baita.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007

Lurzoruko hipoxiak eta anoxiak landare-sustraiak hondatzen dituzte, zuzenean arnasketa zelularra inhibituz.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

Berrogeita zortzi urte beranduago, 1946ean, arnasketa zelularra mitokondrioetan gertatzen zela frogatu zen, eta 1952. urtean mitokondrioetako bereizmen handiko lehenengo irudiak lortu ziren, mitokondrioak bi mintz desberdin dituela ondorioztatuz.  ETC-zientzia, zuzenbidea   I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz, Askoren artean, UEU, 2015

Bi arnasketa mota daude: arnasketa fisiologikoa (zeinaren bidez oxigenoa hartu eta karbono dioxidoa kanporatzen baitugu) eta arnasketa zelularra (gure zeluletan gertatu eta energia lortzen duena). ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikrobiologiaren mundu liluragarria, Josu Albero, EHU/UPV, 2019

11 birika arnasketa (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Larruazal-arnasketa animaliek burutzen duten arnasketa mota bat da, zakatz brankia-arnasketa, trakea-arnasketa eta birika-arnasketarekin batera. ETC-entziklopedia   Larruazal-arnasketa, Wikipedia

12 sabel arnasketa (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Arnasketa abdominala edo sabel-arnasketa diafragma uzkurtuz burutzen den arnasketa da, birikak behera zabal daitezen lekua egiteko, ohiko arnasketan bular-kaxa zabaltzen denean ez bezala.  ETC-entziklopedia   Arnasketa abdominal, Wikipedia

Kirol aerobiko arina eta yoga egiten hasi zen, eta hor ikasi zuen sabel arnasketa kontzientea zein garrantzitsua den.  ETC-prentsa   Berria, 2007-06-05

Hiru motatako arnasketak aukeratu dituzte Yoga eta Erlajazio liburuko egileek: Sabel-arnasketa edo arnasketa diafragmatikoa alde batetik, sahiets aldeko arnasketa edo erdikoa bestetik, eta arnasketa klabikularra edo goikoa hirugarrenik. ETC-zientzia, zuzenbidea   Nola esan albisteak ikus-entzuleari, Jose Larrañaga, UEU, 2005

13 zelularen arnasketa (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

B3 bitamina Niazina (B multzoko bitamina), esate baterako, NAD-aren (zelularen arnasketan eta beste prozesuetan ezinbestekoa den elektroi-garraiatzailea) osagaietako bat da. ETC-entziklopedia   Bitamina, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus