Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arnaskera iz arnas egiteko era.
Atso edo agure horrek itzelezko zuloak izanen ditu bularrean, eta bizkarretik bularrerako zuloetatik sartuko zaio haizea ffiuuu eginez, eta hor joanen da astiro bere arnaskera agonikoarekin. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 277. orr.
Julian sumatzen nuen aldamenean, arnaskeran antzematen zitzaion esna zegoela. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 146. orr.