Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pantxo begiak itxita egon zen pixka batean, eta arnaska hasi zen gero. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 313. orr.
Konpainia-burua arnaska arituko da, amesgaizto batetik irtena balitz bezala. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 143. orr.
-Askatu! Itotzen ari naiz! -bota zuen Dembak, arnaska. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 202. orr.
Badoa apaiza maldan gora, arnaska, ilargitan itzal beltza arrastaka daramala Handik gutxira, gizon bat sartu zen, deseginda, arnaska, ikara zuela aurpegian. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 227. orr.
Han geratu zen zutik, akiturik, hasperenka, arnaska, eta halere txapeldun eta garaile. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 143. orr.
Azkenean, arnaska, eskailera-burura iritsi ziren. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 29. orr.
-Ez al zaigu trote hauetarako sasoia joaten ari? -dio Inaxiok arnaska. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 85. orr.
Julio ere geldirik zegoen, arnaska, ukabilak estututa. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 23. orr.
Izerditan eta arnaska, armairuak utzitako txokoan jarri zen, hormaren kontra. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 40. orr.
Pantxo begiak itxita egon zen pixka batean, eta arnaska hasi zen gero. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 313. orr.
Lipar batean arnaska gelditu ziren, mutu eta ikaragarri, okelen gainetik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 117. orr.
Asierrek alua laztandu dio lipar batez Itxasori, hau berriro arnaska sentitu duen arte. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 274. orr.
Inor ez zen mugitu eta denak isilik zeuden, Petigrew izan ezik, hura arnaska ari baitzen bularrari helduta. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 304. orr.
Amorruz arnaska segitzen zion tranbiari. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 142. orr.
Han gelditu zen, nekeaz eta nazkaz arnaska, eta atea jo zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 125. orr.
Andereñoa ozen arnaska ari zen, etengabe bularrari helduta. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 273. orr.
Andreasek orain esku bat eta gero bestea lematik askatu, eta ezpainetara eramaten zituen, gero eta sarriago, arnaska berotzeko. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 141. orr.
Gero ahora bildu zituen, arnaska berotu nahi izan zituen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 237. orr.
Geldituak geunden patioaren erdian, eskuak arnaska berotzeari utzita. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 91. orr.
Udan asmak jotzen du eta arnaska uzten. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 236. orr.
Zakurra jauzi batez igo zen Lydieren buroko aulkira, mihia dilindan eta arnaska. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 194. orr.
Lurrun-makina ematen zuen arnaska. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 85. orr.
Erregua dirudien arnaska mota hori. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 274. orr.
Asier Itxasoren bularrak laztantzen hasi da, arnaska batean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 273. orr.
Motorraren urruma isiltzeaz batera, ordea, Koioteren arnaska estua entzun dute. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 17. orr.
Bart utzi zion arnaska egiteari. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 158. orr.
arnaska ari zen (3); arnaska hasi zen (3); arnaska zegoen (3)