Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Goibel samar zeukan aurpegia, eta ahora eraman zuen eskua, arnasgailu batez arnasa hartzeko. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 117. orr.
Asmaren aurkako arnasgailuak. Berria - Kirola 2004-10-09
Zirkulu batzuk egin nituen, oxigeno gutxi dago maila horretan, orduan ez genuen arnasgailurik eta horrelakorik, birikak behar ziren orduan, eta halako batean kamikaze batek bezala egin nuen murgil Españarantz, motorrari gero eta gehiago eskatuz. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 144. orr.
Ez dugu Arafat bizirik mantentzen duen arnasgailua itzaliko. Berria - Mundua 2004-11-10
Polio kasuetan, arnasketarako muskuluak paralizatu direnean, altzairuzko birikaren gisako arnasgailu mekaniko baten bidez airea zuzenean trakeara (zintzurhestera) sartzen da presioan, eta, handik, gaixoaren biriketara igarotzen da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 132. orr.
Garatu duten arnasgailu likidoak perfluorokarbonoa erabiltzen du. Berria - Gaiak 2006-04-06