Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arnasgabetu, arnasgabe(tu), arnasgabetzen da/du ad arnasik gabe gelditu; arnasik gabe utzi.
Pare bat minutu itxaron eta alde egin nuen, ez bat eta ez bi, neska gaixoa besoetan, lehenik berriro urrats arinka, harik eta berriro arnasgabetu nintzen arte. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 194. orr.
Eta, neure bizimolde berriaren bideratzeko, ez nuen esku hertsirik eta egitekotsurik nahi, zeren eta esku hertsiak itotzeraino eta arnasgabetzeraino hertsi baininduen urte luzeetan, baina esku laxoa eta alferra, zeren hats hartu nahi bainuen, eta biriketan munduko aire guztia sartu nahi nuen Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 474. orr.