Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arnasgabe 1 izond arnasik ez duena.

Eta harresi haietarik bat herri xeheak eraikia zen, bere sineskeriekin eta ipuin fantastiko haiekin; eta bertzea, Erromak eraikia, bere dotrina zurrun bezain arnasgabe harekin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 136. orr.

Gauza ederrekin gozatzen hasi eta laino guztien gaineko ezereztegietan flashaturik eta ezin bizizko ezleku arnasgabeetan flipaturik bukatu: horixe da mendizale jonkitu edo mendigoizale puntarengoaren karrera, heriotzaren mugetarainoko jolas zoro batek koroatzen eta tontortzen duena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 279. orr.

· Berauen ikuskizunak zentzugabearen grina pizten du, idolo hilaren arnasgabeko irudia irrikatzen duelarik.  Elizen arteko biblia   Jkd 15,5

2 (adizlagun gisa)

Ez zen bakarrik gauza miragarria ikusteko; kondairazko irudi bat zen, haren deskribapen hutsak arnasgabe uzten zintuelarik".  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 227. orr.

Ez zuen ikusi nola erori zen bere ama zaharra banku batean arnasgabe ia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 208. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus