Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arnasestutu, arnasestu(tu), arnasestutzen 1 da/du ad arnasa estutu, arnasa hartzea eragotzi.

Ez ziren inondik inora arnasestutu gazte haiek!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 397. orr.

Laster arnasestutu nintzen, burua gorri-gorri, sarritxotan makurtu beharra bainuen pilota jasotzera, baina neskak ere erantzi behar izan zuen jaka, eta blusa-mahukak jaso, ni menderatuko baninduen, eta bere motots gorria garondo aldera atzerantz jaurti ere bai, artega.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 108. orr.

Berriro bakeak egin zituenean, bere buruari galdezka ari zen, arnasestuturik esertzen zen bitartean, gauzak diren bezala harturik, bere zakurrak ez ote zuen erakutsi gertaera hartan maltzurtasun gehiago "piztietan maltzurren" deitu ohi den hark baino, eta harri eta zur eginda geratu zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 56. orr.

Beroak hauspoak arnasestutzen zizkigun eta izerdiak ere ez ziren nolanahikoak izan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 97. orr.

2 (era burutu izenondo gisa)

Isiltasuna eten zuen gero, posturaren zailtasunak behartutako ahoskera arnasestutu batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 102. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus