Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arnasestuka 1 adlag arnasa hartu ezinik. ik arnaska; hatsanka.

Arnasestuka hasi nintzen... albetan nengoen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 114. orr.

Arnasestuka eta bihotza taupa eroan nuela iritsi nintzen ostatura.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 274. orr.

Arnasestuka zeuden, eta langara lasterka hurbildu zirela ematen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 63. orr.

Emakume handi musugorri bat, gasazko jantzi zuri-beltza soinean, arnasestuka sartu zen gelan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 276. orr.

Hatsanka eta arnasestuka aritzen zen etengabe, ehun metroak korritu berriak balitu bezalaxe.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 18. orr.

Aita ikusten du soroa ildoz ildo oinkatzen, mokorrez mokor zapaltzen, eskuarez bezala berdintzen, sasiak, zuhaixkak, karduak eskopetaz jotzen; bitartean Piramo bera, ahituta, itzal bila dabil; une batez etzan eta arnasestuka egon da, mingain osoa kanpoan.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 133. orr.

Beste dutxa bat jausi zen sabaitik, eta dardaraz, itorik, arnasestuka erori zen doktorea bere bainu aska izoztuaren barrenean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 80. orr.

Eskaileran musu ematen hasi zitzaidan, suharki, arnasestuka, eta berdin jarraitu zuen hall-ean ere, oso irekia eta argitsua den arren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 99. orr.

Karrika isilik geratu denean, gabardinadun gizona azaldu da arnasestuka aldapan gora.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 174. orr.

Arnasestuka, Maxengana bildu, eta don Ottaviok jakinarazi berri ziona esan zion Ruche jaunak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 464. orr.

-Uste dut kendu dugula gainetik -esan zuen Harryk arnasestuka, horma hotzaren kontra jarri eta bekokia lehortuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 144. orr.

-Ea, ba, egin azkar, ezin dut arnasarik hartu eta! -esan zion Harryk arnasestuka, bularra inguratzen ari zitzaion landarearen kontra borrokan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 250. orr.

BLANCHEk barre egin du arnasestuka.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 64. orr.

Zamaren pisuaz arnasestuka, Samek bihurgunea igaro zuen eta orduantxe haitzetik erortzen zen zerbait ikusi zuen soslaiz, doi-doi, pasatzean askaturiko haitz beltz baten zatia-edo.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 272. orr.

Eguzkia atera zen eta, haizea hotz bazen ere, laster ari ziren izerditan eta arnasestuka.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 355. orr.

Leher egina eta arnasestuka ikusiz, aita txit santuak, errukiturik, galdetu zion: "Zer nahi duzu, andrea?".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 303. orr.

Zer zen ikustera joan nintzen; katu bat zen, lakioan harrapatua, itotzen, arnasestuka, hiltzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 256. orr.

-Arraioa, haizea baino arinago egiten du korrika -esan zuen Royk arnasestuka eta zabuka, Herfen sorbalden arrimuan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 487. orr.

Belauniko erori nintzen, ito beharrean, zotinka, arnasestuka.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 209. orr.

Norbaitek "sua" hitza jaulki zuen arnasestuka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 33. orr.

Azkenean txixa sendo eta txuria botatzen dute, beraiek "esnea" eta "hazia" esaten diotena, begiak itxita eta arnasestuka.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 9. orr.

Normandiarrak mehatxuak arnasestuka eta zezelka esaten zituenez, zera gehitu zuen Clairek: […].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 341. orr.

-Estutu ipurdia, urdanga hori, estutu ipurdia! -eskatu zidan bat-batean, arnasestuka.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 37. orr.

-Ahalik eta azkarren ibili naiz -esan zuen, arnasestuka.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 45. orr.

2 irud/hed

Atoiontziak, arnasestuka, kotoi itxurako kezko bafadak botatzen zituen, guztiak ere neurri berekoak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 107. orr.

Trena abiadan doa dardaraka, gogor, ia arnasestuka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 47. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus