Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elkartze sexuala zentzumen guztien gozamena da: larruazala, gorputzeko biribiltasunak, ipurmasailak eta genital eder eta beroak ikustea; xuxurla, arnasestu eta hasperenak entzutea; gure hezetasunak usaintzea; txoko guzti-guztien zaporea dastatzea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 148. orr.
Arnasestu eta hasperenetatik irudikatzen nuen zakila gogor-gogorra zuela, bere zainak lehertzeko moduan nabarmenduko zirela, bere mutur distiratsua adurra dariola zegoela, korritzeko zorian, erremediorik gabe. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 102. orr.
Arnasestua, sudur ziztua eta ostikoen hotsa besterik ez zen entzuten. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 165. orr.
Hatz bat sartu zion lehenengo, gero bi, gero hiru eta gero esku osoa, sartu eta atera, sartu eta atera hasi zen, ganoraz, neska intziri zorrotz batez korritu zen arte, eta enborra bezala bueltaka amaitu zuten ohe gainean, arnasestu batean. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 130. orr.
Nire gorputzeko ile guztiak tentetzen sentitu nuen, eta alderik alde zeharkatzen ninduen hotzikara bat, eta nire arnasestua, eta nire garraisirik gabeko garraisia, zakilak nire ahoan atzera eta aurrera jarraitzen baitzuen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 123. orr.
Joana mutu geratzen da bat-batean, bien arnasestua baino ez da entzuten. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 113. orr.
Berriro ez joateko eskatu zion Lucasek ordea; bakarrik geratzean arnasestua larritzen zitzaiola, eta imajinazioa izango zela beharbada, baina on handia egiten ziola Marcos ondoan ikusteak. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 133. orr.
Igual ez ninduela ikusiko pentsatu nuen, betazalak behin ere jaitsi gabe eta arnasestua leundu ezinik, soldadu erraldoi haren eztul latza entzun nuenean berriro bertatik bertara. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 86. orr.
On handia egin ziola Marcos ikusteak, arnasestua erabat joan zitzaiolako, trankildu egin zelako erabat. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 132. orr.
Hankak zabaldu nituen pozez gainezka, gustatzen zitzaidala eta jarraitzeko esan nahi nuen, zerbait egin nahi nuen esku hark ni ferekatzen jarrai zezan, baina arnasestuak ez zidan uzten. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 15. orr.
Behin eztarria garbitu eta arnasestua amiñi bat sosegatu zuelarik, Mirandek emakumearengana burua jiratu zuenean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 87. orr.
Atzokoak ez bezalakoak izango dira biharko oihuak, intziriak, arnasestuak eta negarrak. Berria - Kultura 2004-08-29
Atzamarrak poliki mugituz, ezkerreko botoiak ia sakatzeke, hauspoaren nekea entzuten genuela, arnasestuan baina itotasunik gabe. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 81. orr.
Entzun daitekeen soinu bakarra euren arnasestuena da. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 86. orr.
Deabruak ez zuen izerdirik ez arnasesturik egiten; ez zen nekatzen, antza. Aitor Arana «Onan», 2000 - 51. orr.
Haren arnasestu sakona entzun nuen, haren eutsi ezinezko zirrara. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 281. orr.
Ondoren, elkar besarkatu dute arnasestu basatian. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 107. orr.
Komunera jo dut, baina han ere pentsakor geratu naiz bikote baten arnasestu bateratua entzun dudanean. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 150. orr.
Zaldi bizkorrak, euren gorputza lo datzala ere, izerditzen eta arnasestu etengabean ikusiko dituzu, giharre guztiak atezatuz, palmadarraren bila edo ukuilu irekietatik lasterka oldartzean bezala. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 287. orr.
Eta ez eta bai, gero ez zuten ezer esaten, baina gure aita bafadak eta sekulako arnasestuak egiten hasi zen, eta azkenean ilehoriak ere arnasestuak egiten zituen gure aitari mesede bat egiteko, baina ez ziren aitarenak bezain ozenak, gure aitak hain ozen egiten zituen, ze ofizialek ere oso ongi entzun zitzaketen ondoko gelatik. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 136. orr.
Klitoria laztantzeak jarriko dituela bero-bero, horrek eragingo dizkietela plazerezko arnasestu, eszitazio eta beroaldi paregabeak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 237. orr.
Otsoaren amorruzko, hirazko arnasestua. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 13. orr.
Arrokara itzuli zirenean, beren laguna ahoz gora etzanda ikusi zuten, oinak eta eskuak janda, aurpegia karraskatua, sabela karramarroz borborrean, bi saihetsetako larruazala astinarazten ziotela, heriozko arnasestu sumindu batek erdi jandako gorpu oraindik fresko hura alderik alde zeharkatu izan balu bezala. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 135. orr.
Gau hartan berriro aditu nuen Serge Gainsbourg-Jane Birkinen arnasestu musikala. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 115. orr.
Kirxak arnasestu burrunbatsua egin zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 104. orr.
Ez du izenik -pausa egin zuen Andreasek, agurearen harridurazko hots arnasestuak entzunik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 102. orr.
Arnasestu hotsa isiltzen saiatu zen haizea sudurtzuloetatik botatzen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 255. orr.
Aditu egin ditzakegu, garrasi hotz eta motz ebakiak, metrailadoreen hil-arnasestu korrokariak, fusilen tiro-hots labur bereiziak, stacattoan bezala aditzen direnak. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 179. orr.