Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arnasbide 1 iz aireak biriketarako bidean igarotzen dituen barrunbe eta hodiak.

Aurpegiko ehun batzuk hondatu zizkion hozminak, baina arnasbideetan ez zuen eztarriko mina beste kalterik izan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 133. orr.

Galdetzeko puntadan egon nintzen galtzak zertan diren arnasbidearen trabagarri, baina ez nuen galdetu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 374. orr.

Lasaitu ederra hartu nuen, zinez, hiltegitik irtendakoan, kirats nazkagarri hartatik aldentzean, leku haren cm2 bakoitzean barneratua baitzen, antza, eta urdailari eta arnasari eutsarazi baitzidan behin baino gehiagotan, botaka ez hasteko; lasaitu ederra, kanpoan ginela, arnasbideetan barrena sartzea aire garbi suspergarria, odolaren eta barrenkien usainaz usteldu gabea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 271. orr.

Sentimen honen egitekoa ez dute betetzen ez begien trebeziak, ez entzumen organoek, ez arnasbideek, ez dastamenak, ez inolako ukimen fisikok.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 361. orr.

Umea porroak erretzen hasi dela eta tragedia lazgarri baten moduan aurkezten du erreportaiak gertaera, cannabisari gaitz hauek denak egotziz: nahasketa mentala, errealitatearen pertzeptzio deformatua, arnasbideetako zauriak, motibazio eza, laxokeria, antsietatea, bronkitisa, minbizia, faringitisa.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 58. orr.

Ezpainetatik listua bits bihurturik zerion, borborka, arnasbidea buxatzen ziola.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 525. orr.

Nola hartuko zuen arnasa lasai plastikozko hodi ikaragarri hark ixten bazizkion arnasbideak eta, batez ere, haren beldurrez bazeuden bere eztarriko bazter guztiak?  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 72. orr.

Kalean egonez gero, babestu arnasbideak zapiekin edo trapuekin, eta bilatu azkar aterperen bat.  Berria - Euskal Herria   2006-02-25

Gaitzaren sintomak asko diren arren, oso ohikoa izaten da arnasbideetan infekzioak agertzea.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

2 irud/hed

Kutxatxoak zuloak zituen arnasbiderako, eta goma elastikoak inguru osoan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 37. orr.

Arnasbide zitzaizkidan euskarazko eskola horiek, filosofiakoen aldean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 99. orr.

Sabelean, gainera, arnasbideak egin behar dira, haizearen indarra atera eta lasatzeko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3990. orr.

Sabelean, gainera, arnasbideak egin behar dira, haizearen indarra atera eta lasatzeko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3990. orr.

Urak bero espezifiko altua duenez, kopuru txiki batek nahikoa bero gordetzen du; arnasbideetako barne-estaldura hezea berogordailu bikaina da, beraz, sartzen eta irteten den airearentzat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 133. orr.

3 beheko arnasbideetako infekzio (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Goiko nahiz beheko arnasbideetako infekzioa da, arnasteko zailtasuna ekartzen duena, arnasa hartzeko orduan batez ere.  ETC-prentsa   Berria, 2009-06-02

Indikazioak: abdomen barneko infekzioak, beheko arnasbideetako infekzioak, ginekologikoak, hezurretakoak...  ETC-zientzia, zuzenbidea   Botikak bide parenteraletik emateko gida praktikoa, Sendoa Ballesteros / Irrintzi Fernandez, EHU/UPV, 2017

Beheko arnasbideetako infekzioa pneumoniaren sinonimo gisa erabiltzen den terminoa da, baina beste infekzio mota batzurena ere, hala nola birika-abzesu eta bronkitis akuturena. ETC-entziklopedia   Beheko arnasbideetako infekzio, Wikipedia

4 goiko arnasbide (corpusean ez dago; ETCn 46 agerraldi)

Goiko arnasbideak kaltetzen ditu, hau da, sudurra eta eztarria.  ETC-entziklopedia   Hotzeri, Wikipedia

Biderik inportanteenak goiko nerbio laringeoa eta nerbio bagoa izaten dira; bide horien errezeptore erreflexogenoak goiko arnasbideetan eta pleuran daude, estimulu mekaniko, kimiko edota termikoengatik estimula daitezkeenak.  ETC-entziklopedia   Eztul, Wikipedia

Goiko arnasbideetako infekzioak goiko arnasbideko hainbat gaixotasun infekzioso barne hartzen ditu.  ETC-entziklopedia   Goiko arnasbideetako infekzio, Wikipedia

Zurrunga goiko arnasbidearen egituren bibrazioa eta honek sortutako soinua da, loa bitartean haize jarioaren buxadurak eragindakoa.  ETC-entziklopedia   Zurrunga, Wikipedia

Umeek eztul iraunkorra eduki dezakete egun batzuetan, arnas arazo akutu batek eragina, birusen batek sortutako goiko arnasbideetako infekzioren batek esaterako, baina pixkanaka eztula desagertuz joango da.  ETC-prentsa   Berria, 2008-12-30

Gaitz hori sorraraz dezaketen kanpoko faktoreak asko diren arren, normalena goiko arnasbideetako infekzio batek eragindakoa izatea da.  ETC-prentsa   Berria, 2009-06-02

Loaldian behin eta berriz goiko arnasbideak ixtea eragiten du apneak.  ETC-prentsa   Berria, 2012-03-13

Goiko arnasbideetako katarroa dagoenean, ahots-kordetako mukosa kongestionatua egoten da, eta ez da komeni ahotsa behartzea.  ETC-prentsa   Argia, 2006-01-22

Bestea, sudurretikoa, goiko arnasbideetan modu lokalizatuan gertatzen diren gaitzak bakarrik tratatzeko erabiltzen da; esaterako, errinitisa.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007

Goiko arnasbideetako infekzioen ohiko konplikazio bat erdiko belarriko otitisa da, hots, erdiko belarrian gertatutako bakterio-infekzio bat. ETC-zientzia, zuzenbidea   Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008

5 goiko arnasbideetako infekzio (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Goiko arnasbideetako infekzioak goiko arnasbideko hainbat gaixotasun infekzioso barne hartzen ditu.  ETC-entziklopedia   Goiko arnasbideetako infekzio, Wikipedia

Umeek eztul iraunkorra eduki dezakete egun batzuetan, arnas arazo akutu batek eragina, birusen batek sortutako goiko arnasbideetako infekzioren batek esaterako, baina pixkanaka eztula desagertuz joango da.  ETC-prentsa   Berria, 2008-12-30

Goiko arnasbideetako infekzioen ohiko konplikazio bat erdiko belarriko otitisa da, hots, erdiko belarrian gertatutako bakterio-infekzio bat.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008

Zenbait lekutakoek ez dute garrantzirik, adibidez iztaietakoek heldu zaharretan (traumatismoak eta infekzioak beheko gorputz-adarretan) eta lepokoak haurretan (goiko arnasbideetako infekzioak). ETC-zientzia, zuzenbidea   Miaketa-gida Askoren artean, EHU, 2008

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus