Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arnasbehartu, arnasbehar(tu), arnasbehartzen du ad arnastera behartu.

Nahasirik, emakumeekin nola borrokatu behar den jakin gabe, udaltzain albinoak iletik heltzen zion batzuetan, papar zabaletik beste batzuetan, eta azkenean, arnasbeharturik, lurrera botatzea lortu zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 179. orr.

Labe bafada bero bat igarotzen zen aurpegiaren gainetik, bularra arnasbehartuz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 222. orr.

Sablé andrearen begiak astuntzen, ahoa dardarka hasten, bularra arnasbehartzen ikusi nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 318. orr.

Eta bezperan topatzean erreparatu ez zion guztia ikusi zuen orain: zahartua zen, zurbila, hanpatua eta arnasbehartua.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 39. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus