Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abaniko (ETCn 321 agerraldi) 1 iz haizemailea.

Bokalean jadanik, ateko bandara begiratuko duzu, zabalera, eta abanikoa bezala zabalduko da itsasoa, urdin ilun eta ia zimurrik gabe, bare barea eta mantxa berdeak ur azalean noraezean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 158. orr.

Mediterraneoaren zerrenda zilarrezkoa hiltzen entzuten zen, eta haren oinean, lerro urdin distiratsuzko abaniko bat zabaltzen zen zeru-arraseraino.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 45. orr.

Plaza nagusia promenatzailez betetzen da; solasak abanikoen gibelean ezkutatzen dira. Abaniko zabal batek itxura hobea ematen duela.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 205. orr.

Adin, kultur maila, lanbide eta joera ezberdineko euskaldunen abaniko zabal xamarra.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 55. orr.

Abaniko astinduek eragiten duten harrabotsa.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 164. orr.

Ondoan daukazun atsoaren abaniko-airea harrapatzen saiatu zara alferrik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 72. orr.

Sabaiko habeen abaniko gisako eskortzoari.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 90. orr.

2 irud/hed

30 pieza hauekin, abaniko ireki eta koloredun bat eskaintzen ari naizelakoan nago.  Berria - Harian   2006-04-05

Istorioak, fantasia, eta pertsonaien abaniko zabala eskaintzen digu Elorriagak bere azken lan honetan.  Berria - Kultura   2006-02-21

Gaur bertsolarien artean abaniko zabalagoa da; iritzi politikoak ugariagoak dira.  Berria - Kultura   2006-04-22

Lerroak elkartu egiten ziren, gurutzatu, abanikoan zabaldu pergaminoaren izkina bakoitzerantz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 158. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus