Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arnasbehar iz arnasa hartzeko beharra.

Kirxak, arranguraren arranguraz, arnasbehar bortitza egin zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 138. orr.

Atsegin nuen nire barnean urtzeak sortzen zion plazerra belarri ondoko oihuska eta arnasbehar haien bidez adieraztea.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 124. orr.

Orain etxea isiltasunez betea da, taupada entzungaitza baizik ez da igartzen, hiriaren arnasbeharra izan daiteke, edo ibaiaren mugimendua, edo, besterik gabe, zuzentzailearen bihotza.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 126. orr.

Ahuleziaren oinazea, arnasbeharrak, auhenak, begirakune lausotuak eta, finean, gorputzetiko bizitzaren aldentzea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 305. orr.

Gisa batez, lehen arnasbeharrek elearen urritasuna eskatzen zidaten.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 134. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus