Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izan ere, egun bakoitza, piezetako bakoitza, Scheherazaderen gauetako bakoitza, bere horretan, hutsaren hurren da, arnasaldi bat besterik ez. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 139. orr.
Baina patuak ez du halakorik nahi izan -Liebkind Bendelek arnasaldi batean bota zuen hura guztia, eta ahotsa zorroztu egin zitzaion-. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 103. orr.
Nire birikak betetzen zituen arnasaldi bakoitza jainko apetatsu haien opari bat zela. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 350. orr.
Segundo bakoitzeko bost arnasaldi inguru. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 149. orr.
Hiru-lau arnasaldi, agentziara sartzean nekarren argitu beharraren sua arrapizteko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 200. orr.
Gogoan izan, ene Jainko, bizitza arnasaldi bat dela, ene begiek ez dutela berriro zoriona ikusiko. Elizen arteko biblia Jb 7,7
Batzuetan Avigdorrek zigarreta bat erretzen zuen, eta Anshelek zigarreta ezpainetatik kentzen zion arnasaldi bat egiteko. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 191. orr.
Arnasaldi bat besterik ez da gizakia! - 0. orr.
Aalmoaren hitzetan gizakia arnasaldi baten antzeko baita. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 381. orr.
Arnasaldi baten eta bestearen artean hitz bakar bat esan bedi, eta arnasaldi batetik besterainoko uneak diraueino, pentsa bedi batik bat zer esan nahi duen halako hitzak. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 147. orr.
Eukaliptus lurrinezko arnasaldi batzuk egin, dutxatu eta kalera irten nintzen. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 93. orr.
Lo hartu eta gero ere, ametsetan, "Ibarretxe", "Bai", "Ez", "Estado Español", "Euskadi" eta antzeko hitzak ernetzen dira arnasaldi eta zurrunga artean. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 131. orr.
Ihesak, bizitzen segitzeko behar diren arnasaldiak, norberaren edo besteren morrontzaren mezulari pozoitsuak. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 182. orr.
Hatzak bularraren arnasaldiarekin batera ari dira. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 65. orr.
Oro har, arnas erritmoa nabarmen jaisten da eta arnasaldien maiztasuna gutxitu. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 42. orr.
Lur librean oina ipini zuenean ezin zuen sinetsi berak ez zekiena jakitea Hallek: arnasaldi libre bakar bat ere hartu gabeko Hallek jakitea ez dagoela askatasuna bezalakorik munduan. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 197. orr.
Hatzek amore eman zuten eta Sethek arnasaldi handiak irentsi behar izan zituen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 140. orr.
Eserlekuaren bizkarrean bermatu nintzen eta arnasaldi luze bat egin nuen, aitaren burua inguratzen zuen tristurazko airea iruditu zitzaidana barneratuz. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 50. orr.
Ohi baino arnasaldi luzeagoa egin zuen aitak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.
Neskaren arnasaldi lasaiak bularraldeko argi-itzalak higitzen zituen, gora eta behera, modu akonpasatu batez. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 83. orr.
Gabardina ongi egokituta, bizpahiru arnasaldi sakon hartu zituen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 87. orr.
Bekoz beko jarririk, arnasaldi sakonak egiten, begiak bi izotz-puska, isilik egon zen lipar batean. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 218. orr.
Zigortu ditu, bai, eta kanpora bota; mendebal-haizearen antzeko arnasaldi gogorrez eraman ditu urrutira. Elizen arteko biblia Is 27,8
Gero, arnasaldi sekulakoa bota eta orroka lasaitu zituen kirioak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 144. orr.
Eukaliptus lurrinezko arnasaldi batzuk egin, dutxatu eta kalera irten nintzen. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 93. orr.
Begiak itxita edo tarteka Sabethi begira: oso-oso arnasaldi bakanduak bereak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 195. orr.
Pausa egin zuen, nik galderei erantzuteko baino, arnasaldi gero eta etenagoa baretzeko. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 117. orr.
Italian, gerra osteko lehen urteetan, egoera politikoa oso arriskutsua zen: gerrak eta faxismoak bere azken arnasaldietan piztutako gorroto eta etsaitasunek bizirik zirauten, mendekuzko hilketak eta kontu-konpontze politikoak eguneroko gauza ziren. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 10. orr.
Tira, motel, txorakeria batengatik horrela deskontrolatzea ere, esan nion neure buruari, sabel-arnasaldi batzuk saiatzen nituelarik. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 89. orr.
Bukatu nuenean, sumin-arnasaldi bat atera zitzaion: [...]. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 143. orr.
Joan den asteazkenean denboraldiko hil edo biziko lehen partida nota onarekin gainditu izanak ilusio arnasaldia eman dion arren, oso lantegi zaila da Gasteizko taldeak aurrerantzean duena. Berria - Kirola 2004-03-27
Magnus Ligako lehen garaipena lortuta, gutxienez astebeteko arnasaldia hartzeko arrazoia ukanen du Hormadik. Berria - Kirola 2004-10-03
Magnus Ligako lehen garaipena lortuta, gutxienez astebeteko arnasaldia hartzeko arrazoia ukanen du Hormadik. Berria - Kirola 2004-10-03
arnasaldi bakoitzean (3); arnasaldi bat besterik (4); arnasaldi baten (3); arnasaldi sakon (3)