Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Larritasuna gainera etortzen zitzaidan eta braust jaikitzen nintzen etxe luze hartan korrika jendearen bila; ama edo izeba beti zeuden inguruan, eta eguerdian bilduko zen tropela: aitona, aita, anai-arrebak, txakurra, sesioak eta armonia. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 125. orr.
Pitbullek armonia ederra egiten zuen. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 58. orr.
Zerritegia zikina edo bustia badago, armonian hasten dira, gurrun-gurrun. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 27. orr.
Behia hala ikusi bezain pronto, amona Genobeba erdilasterka han etorri zen hankutsik, soroa behera, armonian: [...]. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 145. orr.
Txolarreen ehiztari dabilen belatzari jarri diot arreta, Marioren armoni hotsa eteten saiatu gabe. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 97. orr.
-Armonia, gure etxekoa maistrak tximetatik helduta eskolatik bota ninduenean. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 97. orr.