Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

armistizio iz gerra egoeran adosten den borroka-etena.

Armistizioak 11 urteko gerra zibilari bukaera eman zion.  Berria - Mundua   2004-06-30

Armistizioa ezartzeko saikera guztiak porrot egingo dute.  Berria - Mundua   2004-07-14

Geroago armistizioa ailegatu zen, armistizioaren bozkario laburra eta zoramena; eta hurrena, bi egun geroago, alemaniarrak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 208. orr.

Iritsi zen armistizioa.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 62. orr.

Armistizioa irailaren 3an sinatu zen, ingelesak Italian lehorreratu ziren egun berean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 144. orr.

Atzoko egunean 1953an, Panmumjon mugaldeko hirian sinatu zuten armistizioa bi Koreek.  Berria - Mundua   2004-07-28

1918an, Parisen, Frantzia guztiak armistizioa, I. Mundu Gerraren amaiera ospatzen zuen bitartean, bi segiziok idazle banaren hilkutxei jarraitzen diete banderaz betetako karriketatik.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 76. orr.

Beraien ospakizunak ez ziren uztailaren 4koa, Guy Fawkes Eguna edo Armistizioaren Eguna117, baizik eta nekazaritza-urte errepikakorreko egun gorri eta beltzak, ez historikoak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 402. orr.

Horthyk abuztuan Sztójay kendu eta Géza Lakatós jarri zuen gobernuburu, armistizioa presta zezan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 11. orr.

Orain dela hiru egun sinatu da armistizioa.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 109. orr.

Armistizioaren ondoko erbestealdian Saint-Exupéryk erbesteratuen artean ezagutu zituen liskar, sesio, gorroto, azpijoko eta elkarri jarritako oztopoak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 10. orr.

Armistizio-eguna, 1918.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 312. orr.

Non zeunden zu armistizioko gauean, Jimmy?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 387. orr.

SPLAk eta Sudango Gobernuak bien aldeko armistiziorako protokoloa sinatuko dute gaur Kenian.  Berria - Mundua   2004-05-26

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus