Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haren historiaren laburpena egin dit, interes berezia jarriz armeniar kristauek, Lehen Mundu Gerraren amaieran kontrolpean izan zutenean, turkiar musulmanen kontra egindako sarraskietan. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 73. orr.
Amildegia ikusi eta kolpetik isiltzea erabaki zuen Komitas armeniar musikagilearen eta nazien genozidioa bizi eta idazten jarraitzea erabaki zuen Primo Leviren kasuak kontrajartzen ditu. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 192. orr.
Mendebaldeko kristau-bizimodura konbertitu ziren Ziliziako armeniar monofisiten normandiar joerako herodianismoak orekatu zuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 267. orr.
Konforme, egia da hodeietara ohitu behar dugula, imajinatzen nuen esaten niola bizar griseko zahar armeniarrari. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 196. orr.
Lehenbizi neska armeniar batekin ezkondu zen, gero bey kurdu baten alaba hartu zuen emazte. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 32. orr.
Gizon zuhurrak ohartu behar luke grekoek eta kristau armeniarrek zein pozik imitatzen duten turkiar jantzia. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 180. orr.
Haien artean, armeniarrak zeuden, jantzi luzeak soinean eta mitra antzekoak buru estalgarri. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 107. orr.
Beste armeniarra bezala, gizon dotorea da, atsegina, gizalegez jantzia eta beste mende batekoa ematen duena. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 148. orr.
Kaukaso inguruan gaude eta eskualdeotan herri nahasketa handia dago: turkiarrez gain, georgiarrak, azeriarrak, kurduak, armeniarrak. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 67. orr.
Atatürk jenerala izan zen arrakastaren giltza, berak gidatu baitzuen greko, kurdu eta armeniarren aurkako borroka, aliatuek Turkiaren gaurko mugei onespena ematea lortu zuen arte. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 25. orr.
Ostegun eta ostiraletan, armeniarren taberna batean igarotzen genuen arratsa. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 88. orr.
Armeniar alfabetoa ("Hayoc' grer" edota "Hayoc' aybowben") armeniera idazteko alfabeto bat da. 405ean Mesrop Mashtots armeniar hizkuntzalari eta elizgizonak garatu zuen. ETC-entziklopedia Armeniar alfabeto, Wikipedia
Urteak Armeniar alfabetoaren lau letra bidez konposatzen dira. Ondorengo taulan adierazten da Armeniar alfabetoaren letren eta balore numerikoen arteko erlazioa: ETC-entziklopedia Armeniar egutegia, Wikipedia
Armeniar egutegia Armeniako egutegi tradizionala da. Egiptoar egutegia bezala Eguzki egutegian oinarrituta dagoen egutegia da. ETC-entziklopedia Armeniar egutegia, Wikipedia
1915ean Otomanoen agintaritzak agindu zuen armeniar etniakoen deportazioa Siriako basamortura, eta gosez eta gaixo hil ziren han, 1,5 milioi pertsona, armeniarrek esaten dutenez; ehunka milako gutxi, Turkiaren arabera. ETC-prentsa Berria, 2010-03-07
Inguruetako herritar gehienak musulmanak ziren bezala, armeniar etniakoak kristauak ziren ia erabat. ETC-prentsa Argia, 2005-10-23
Ara Malikian (Beirut, 1968) biolin-jotzailea da. Libanon armeniar etniako familia batean jaioa, Madrilen (Espainia) bizi da aspaldiko urteotan. ETC-entziklopedia Ara Malikian, Wikipedia
Armeniar genozidioa Otomandar Inperioko armeniarrak nahita eta sistematikoki suntsitzeko hilketak izan ziren, Lehen Mundu Gerraren garaian eta ondoren egindakoak. ETC-entziklopedia Armeniar genozidioa, Wikipedia
'Ararat' ezingo da ikusi Turkian, AEBetako kongresuak armeniar genozidioaren inguruko ebazpena egin arte. ETC-prentsa Berria, 2003-08-16
Hain justu, armeniar genozidioa izan zen bere estiloan lehena, programatua, antolatua, detaile eta beharrezko bitarteko guztiekin burutua. ETC-prentsa Berria, 2009-02-21
Armeniar genozidioaren memoriala dagoen tontorreko bidea itxita dago, Erevanera etorritako milaka lagunek hartuta. ETC-prentsa Berria, 2010-04-25
Turkian ez dago armeniar genozidioa hitz horiekin aipatzerik. ETC-prentsa Berria, 2010-03-07
Aldi berean, armeniar genozidioaren urteurrena oroitzeko afixak ohikoak dira jatetxe eta dendetan. ETC-prentsa Argia, 2010-01-17
Lehen Mundu Gerrarekin lotutako mendeurren ugarien dira azken aldian, Sarajevoko atentatuarena edo armeniar genozidioarena esaterako, edo datozen asteetan omenduko diren Somme eta Verdungo borrokaldietako hilak. ETC-prentsa Berria, 2016-05-22
"Armeniar genozidioaren kontzientzia estatubatuarra" da Peter Balakian idazlea, askoren esanetan. ETC-prentsa Berria, 2016-05-01
Lehen bazeuden beste kaio asko espezie honetan barruan sartuta, egun, berriz, adituen ustez, kaio hankahoria ("L. michahellis"), kaspiar kaioa ("L. cachinnans"), armeniar kaioa ("L. armenicus") edo Heuglin kaioa ("L. heuglini") espezie ezberdinak dira. ETC-entziklopedia Kaio hauskara, Wikipedia
Armeniarren genozidioa gai minbera da Frantziarentzat, baina baita Turkia EBko kide izatea ere. Berria - Mundua 2004-12-19
Iritzi publikoaren babesa handitzeko, Turkiari armeniarren genozidioa onartzeko eskatu dio. Berria - Mundua 2004-12-17