Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

armazoi 1 iz zerbaiten euskarri zurruna osatzen duten pieza multzoa.

George Grayk betaurrekoak zeuzkak baina kristalik gabeak, armazoia bakarrik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 172. orr.

Estalpe hauetan badago egur hornidurarik: gaztaina morkotsak bezala lazturiko zuhaitz erroak, itsasontzi zatiak, ontzien armazoiak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 132. orr.

Leihoetako armazoiek dar-dar egin zuten neguko haize-bolada batekin.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 183. orr.

Etxearen atzeko parteak sakonune batera jotzen zuen; beirazko galeria handi bat zeukan eta adreiluz egina zegoen, armazoi beltzarekin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 46. orr.

Toldoak zabalduko dira popa aldean armazoi gogorraren gainean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 311. orr.

Espainoleko irakaslearen betaurrekoak armazoi urrekarakoak ziren.  Berria - Kultura   2006-04-02

Betaurreko handi armazoi lodikoak zeramatzalako. bere Begi beltz zorrotzekin ingurua aztertzen zuen, ezpainak estuturik, bekozko ilunarekin, dortokazko armazoi beltzeko betaurrekoak erorixeak zituela bere sudurtzarraren gainean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 431. orr.

Aurrekoan bezala emakume bat azaldu zitzaigun, ingeles petoa izateko itxura zuena hura ere: adats motz zuria, galtzerdi koloredunak, betaurrekoak ere armazoi koloredunekoak eta koipe faltan legokeen ate baten karranka zirudien ahotsa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 154. orr.

Burdinazko armazoiak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 229. orr.

Zurezko armazoia egin ondoren, ate-alderdiak, atalagak eta morroiloak ezarri zizkioten.  Elizen arteko biblia   Ne 3,3

Eskua mantaleko poltsikoan sartu eta metalezko armazoiko betaurrekoak atera zituen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 141. orr.

Bere begi beltz zorrotzekin ingurua aztertzen zuen, ezpainak estuturik, bekozko ilunarekin, dortokazko armazoi beltzeko betaurrekoak erorixeak zituela bere sudurtzarraren gainean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 161. orr.

Armazoi horretan tornuan egindako bi ardatz jartzen ziren, eta ardatz horietan arieteari eusteko sokak lotzen ziren.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5190. orr.

Gainean, karroaren armazoian, kaxa bat jarriko da ondo itsatsita.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4950. orr.

Andres arratsaldez joaten zenean, brodatzeko armazoia magalean zuela aurkitzen zuen Lulu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 104. orr.

Armazoiaren gainean lau puntel zituen, bakoitza bi habez osatua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5170. orr.

Begietan, urrezko armazoiarekiko betaurrekoak, garestiak itxuraz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.

2 irud/hed

Eta P-ren atzetik Q, testu honen quille edo gila, letraontzi honen armazoia alfabetoa dela gogorarazten didana.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 123. orr.

Nori bururatu, gero, hain desberdinak izanik bi organismo horien garapenean parte hartzen duten prozesuak, armazoi genetiko berean oinarrituak zirenik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 125. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus