Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

armatu, arma(tu), armatzen 1 du ad armez hornitu edo tresnatu.

Gudaroste handia bildu dut eta gudu-ontziak armatu.  Elizen arteko biblia   1 M 15,3

Zein eskuk armatu ditu zartatu diren bonbak?  Herria   2002-10-17

Ez zuten herria armatu nahi, burokrazia handia gainditu behar zen pistola zorritsu bat eskuratzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 55. orr.

Polizia Saileko buruek, armatu gabeko gazte bat gerarazteko berrogeita bat tiro tiro gehiegi ez ote diren galdetu zaienean, zera erantzun dute.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 36. orr.

Egun berean, arratsaldeko 2 ordu eta erditan, mitralletez armatu S.S.ek korlerat jaustea manatzen daukute.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 124. orr.

· Erabat desarmatu, garbitu, eta piezaz pieza armatu nuen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 31. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

La Verna mendia erakutsi nahirik, berrogeita hamarretik gora mutil armatu bidali zituen haiekin, basa-piztietatik babesteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1075. orr.

Atzetik gizon armatu eta hornituen karabana zetorren hautsak inguraturik, gerrarako aizkora handiak eskuetan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 44. orr.

Bide eta xendrak soldadu saldoek zaindu arren, eta jende armatu nahiz soldaduak joan-jinka ibili arren, gizonek beren eginkizuna bete zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 183. orr.

Polizia armatu bat dago zaindari.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 20. orr.

Atean, ardura gabe begira, zaindari armatu batekin egin genuen topo, baina ez genuen oztoporik izan barrura sartzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 144. orr.

Berrogei mila gudari armatu igaro ziren Jaunaren aurretik, gudurako prest, Jerikoko lautadarantz. David talde armatu baten buruzagi.  Elizen arteko biblia   Jos 4,13

SSok garraio berezi bat antolatu genuen: tren armatu bat bidali genuen Vienara, eta aukerako zaindariak arduratu ziren trenak egin behar zuen bide osoa zaintzeaz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 256. orr.

Euskaldun gazte bat, bere herriaren alde bizia eman duena, pazko bezperan indar armatu atzerritarrek bortizki eraila.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 108. orr.

Bestetan, berriz, azaltzen da gizon armatu andana bat eta -elurraren doitasunik gabe, noski- egunkari bat ixten du, jende errugabea eramaten du ziegetara han galdeketa bortitzak egitearren, krudelki tratatzen du krudelki trata daitekeen guztia, eta hor dugu berriro ere kaosa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 120. orr.

3 irud/hed

Era berean, gurutzeaz armatu zen, bere arima salbatzen gaituen habeari gomendatzeko eta munduaren hondamenetik salbu ateratzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 748. orr.

Naturak gizakia ez duenez gainerako animaliak bezala sentimenez bakarrik hornitu, baizik eta haien adimena pentsamenduz eta irizmenez ere armatu duenez, eta beste animalia guztiak bere mende jarri dituenez, etxe-eraikuntzatik pixkanaka beste arte eta diziplinetarantz aurreratzen joan zen eta, bizitza basati eta landatar hura utziz, zibilizazio eroso batera iritsi zen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 950. orr.

Bere burua berriz altxatzeko: kristautasunari uko egin behar dio; "moral" pagano batez behar du berriro armatu, hots, indarrarena eta garaipenarena bakarrik den "jaunen" moraltasun (kontzientzia) batez.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 209. orr.

Ederra armatu zuen berriro ere.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 184. orr.

4 adar armatu

Ministroa 2001ean hil zuen FPLPren adar armatuak, Israelgo Armadak lehenago erakundeko idazkari nagusi Abu Ali Mustafa hil zuela mendekatzeko.  Berria - Mundua   2006-04-27

Bost urteren buruan, Turkiarekiko su-etena amaitutzat eman zuen ekaina hasieran Kurdistango Herri Defentsa Indarren (HPG) buruzagitzak, Kongra-Gelen adar armatuak.  Berria - Mundua   2004-07-14

"Demokrazia eta legearen alde gaudela berresten dugu eta hauteskunde hauek galarazteko edozein jokaerari arbuio diogu», zioen Al Aksako Martirien Brigadek eta Hamasen adar armatu Izzedin al Kassam Brigadek, besteak beste, izenpetutako ohar hark.  Berria - Harian   2006-01-25

Hernanikoa gertatu da PP, PSOE, EAJ, EA eta IU-EBren adar armatuek, Polizia Nazionalak, Guardia Zibilak eta Ertzaintzak, egin dutenaren ondorioz.  Berria - Euskal Herria   2004-03-15

5 beira armatu (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Materiala Klasea, UNE 23-727-80ren arabera Beira armatuaETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikinetako instalazioen kalkuluak eta oinarrizko arauak, Askoren artean, EHU, 2008

6 borroka armatu

Aldiz, iradokitzea gaitz horien guztien - eta gehiagoren - kontrako konponbidea borroka armatua baldin bazen horrek desastrea baizik ez zekarrela, bada, halakorik iradokitzea, 1989 an, ez zen gustuko kontua euskal literatura posible egiten duen jendaldean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 96. orr.

Abertzaleak ez batzeko aitzakia baizik ez dela borroka armatuarena, esan du aste honetan gure lagun Arnaldok.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 40. orr.

Eta horretara daroan borroka armatuan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 188. orr.

Eztabaida, balioetatik pertsonetara, psikologiara lerratzen da; estrategiatik (borroka armatua) haren iturritzat ikusten den ideologiara; ekintzen balioespenetik taldeen eta pertsonen barnera, moralera, psikologiara, pentsamendura, kulturara.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 85. orr.

Talde batzuek soilik borroka armatua jorratzen dute, eta beste batzuek politikoa.  Berria - Mundua   2004-11-17

Zilegia da pentsatzea ETAren borroka armatuaren amaierak "berez» etorri behar duela, "indarkeria oro bidegabea delako».  Berria - Euskal Herria   2004-01-03

Nolanahi ere, finean, borroka armatua ez dela egoki-ena, edo neuk egiten dakidanerako behintzat egoki-agoa dudala legezko lehian saiatzea, erabakitzen dut.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 101. orr.

Hau da, bortizkeriaren teknikak eta baliabideak hainbestetaraino aldatu direla eta garatu non ez baita helburu politikorik haien suntsikortasun ahalmenari doakionik, ez borroka armaturik haien erabilpena justifika dezakeenik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 152. orr.

Estatu Batuetako biztanleek ere, beren artean izandako borroka armatuak bukatu ondoren, eta han bizi ziren jatorrizko indio herri guztiak deuseztatu ondoren, demokrazia sendoa sortu zuten bizirik gelditu zirenen artean, gizaki bat boto bat lemaren alde eginez.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 173. orr.

Gure gaurko gaiak, eta partikularki borroka armatuaren inguruan izan litezkeen gertakariak, eztabaidak eta gertakari ilunak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 326. orr.

7 erakunde armatu

Hispanitatearen Egunaren karietara "indar okupatzaileen aurka» erakunde armatuak joan den hilean "hanbat herritan» banatutako eskuorria agiri berritzat eman dute hainbat hedabidek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Erakunde armatua eskumen zeukan mendekatzeko: laburpen injustuak min egin zion Graxiri.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 317. orr.

Idealizatuta geneukan erakunde armatua.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 51. orr.

Ez zuen behar bezain aintzat hartzen herriak eta langileek beren kabuz antolatzeko daukaten gaitasuna, eta, aldi berean, neurriz kanpo baloratzen zuen erakunde armatuaren papera.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 215. orr.

Bai, bazituan beste talde eta erakunde armatu zenbait orduan Euskal Herrian - miliak, polimiliak, autonomoak - baina okertzat jotzen genian haien iharduna.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 282. orr.

baina izango zuen zerikusiren bat Txikiaren heriotzak herri txikiaren aldeko lanetik erakunde armatura igarotzerakoan, eta alde horretatik bete-betekoa zen ernamuinaren iragarpena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 125. orr.

Ber garaian, NPA ('New People Army') erakunde armatua Marcosen soldadoen kontra borrokatzen ari zen ugarte zenbaitzuen oihan trinkoetan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 204. orr.

Neure gain hartzen dut erakunde armatu bateko kide izanaren erantzukizuna.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 101. orr.

Euskadi Ta Askatasuna (ETA) erakunde armatua sortu zen 1959an, zazpi euskal herrialdeen batasuna eta Euskal Herri beregaina ozen aldarrikatu zituena.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 149. orr.

--... Eta J.B.D. (Jarraitu Behar Da) talde bereiziko kidea delarik, aurreko erakunde armatuaren banaketa baten ostean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 296. orr.

Lehen egunetako pasioa hustu ordez, museoa eta erakunde armatua parekatuak dira Ingalaterrako kazetetan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 97. orr.

8 gatazka armatu

"Errusiako indar inperialista batzuk Georgia gatazka armatu batean sartzen saiatzen ari dira Hego Osetian», esan zuen atzo Mikhail Saakashvili Georgiako presidenteak.  Berria - Mundua   2004-07-11

Iaz, gatazka armatuek eragindako hondamendiak baino ugariagoak izan ziren naturak eragindakoak.  Berria - Gaiak   2006-01-24

Bertan Irlandako gatazka armatua agertuko zaigu, baita mafia istorioak eta lapurretak ere, denak nahasirik.  Berria - Kultura   2004-09-04

Ondorioz, estatuek ingurumena babesten dituzten nazioarteko eskubideen xedapenak errespetatu egin behar dituzte gatazka armatuen garaian eta, behar denaren arabera, ondoren garapenean lagundu egin behar dute.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 123. orr.

Arriskuaren onarpentzat har liteke hori nahi bada, jokabide suizida baten esplizitaziotzat bestela, edo estatuarekiko gatazka armatuak lekarkiokeen paradero makurra ezagutzen zuelako seinaletzat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 106. orr.

Euskal presoen arazoa ere aipatu zuen eta "gatazka armatua» berriro agertu dela onartu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-19

Zenbait eremutan egoera hobetu da; esaterako, hainbat gatazka armatu bukatu, eta errefuxiatu talde handiak ez denak, ordea itzuli dira beren herri eta etxebizitzetara, Balkanetako errepubliketan, Ruandan eta Afganistanen kasu.  Berria - Harian   2006-04-20

9 hormigoi armatu

Carmen Blascok, erakusketaren antolatzaileetako batek, adierazi duenez, Anasagasti bera izan zen 20ko hamarkadako urteetan hormigoi armatua erabili zuen lehenetarikoa.  Berria - Kultura   2004-01-20

10 indar armatu

Mendebalde modernoko gerra-makinak eragindako porrotaren ondorioa mendebaldartzeko mugimendua izan zen goitik beherantz, indar armatuen birmoldatzearekin hasita.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 196. orr.

Haatik, AEBetako Estatu idazkari Colin Powellek argi eta garbi esan zuen herenegun Irakeko behin-behineko gobernuak ez duela eskuduntzarik izango soldadu estatubatuarrak osagai nagusi izango dituen nazioarteko indar armatuari agintzeko.  Berria - Mundua   2004-06-04

Espainiako indar armatuek alde egiteko eskatu dute Iruñean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Presidenteak Indar Armatuen barruko oreka hankaz gora jarri du, ez dago bakerik, eta haserre horrek estatu kolpe batera eraman dezake hainbat.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 44. orr.

Hona albistea, osorik: "Timorreko independentziaren aldeko gerrilla batek armak entregatu dizkio Australiako indar armatuari".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 190. orr.

Australiako indar armatua" Australiako armada izango da, baina zer erakunde independentista da Augusto de Araujo Tara eta Alfredo Reinadorena?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 191. orr.

Funtsean gainerako kapitainek prestatu zutena bezalakoxea zen, iradokitzen zuten, begirune guztiarekin, bere gorentasunak indar armatuen mugimenduaren ordezkari guztiak bere aurrera etortzeko agin zezala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 401. orr.

Beste asaldamendu bat izan zen hirian, eta zati-zati egingo zukeen jendetzak indar armatuak azaldu ez balira.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 88. orr.

Gerran parte hartuko luketen indar armatuak eratzea eskatzen dute, eta horrekin batera bosgarren kolumnistak - horrelaxe, bai.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 130. orr.

11 talde armatu

Eta edozein herri nahiz eskualdetako talde armaturen batek erasoko balie, baimena dute juduek haien haurrak eta emazteak ere hondatu, hil eta suntsitzeko eta haien ondasunak hartzeko.  Elizen arteko biblia   Est 8,11

Hamas talde armatuak 10 urteko su-etena proposatu dio Israeli.  Berria - Mundua   2004-01-27

ETArekin identifikatzeak sari berezia zuen: talde armatuaren botere ustez ahalguztidunekin bat egitea permititzen zuen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 103. orr.

ETA ere orduan sortu zen, San Inazio egunean, geroago gure kezka, eta ez psikosi bakarrik, bihurtuko zen talde armatua.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 79. orr.

Izan ere, ez zebiltzan bakarka, talde armatuetan baizik, edozein erasori aurre egiteko gertu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 203. orr.

Batzuek esaten ditek ETAren irautea frankismoaren ondorio bat dela, orduan nola ulertzen duk Euskal Herri frantsesean (azkar eta argi esatearren) talde armatu bat sortzea?  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 79. orr.

Geroxeago atera du ETAren gaia, ezagutzen dituela talde armatu horren nondik norakoak, eta Kolonbiako gerrilarekin alderatu du, hurbiltasunagatik are hobeto ezagutzen duena.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 36. orr.

Guri ere gertatu zaigu inoiz bidegurutze batean okerreko bidea hartzeagatik ez pasatzea donatista talde armatua ezkutuan gure zain zegoen lekutik, eta hala gertatu zen helmugara iritsi ginela itzulinguru luzea egin ondoren.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 343. orr.

Eta, ezin zuela haien artean fruiturik lortu eta, itzultzea erabaki zuenean, Sultanak talde armatu bat jarri zion, une hartan Damieta setiatzen ari zen kristauen gudarosteraino lagun ziezaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1119. orr.

Azken orduotan beste zenbait atxiloketa izan dira, eta ematen duenez horien artean badira talde armatuko kideak edo kide ohiak, une honetan gaur egungo zuzendaritzak defendatzen duen azken jarrerarekin ados ez daudenak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 294. orr.

Baina, kasu honetan, urteak pasatu eta, egoeraren latzaz konturatzen gara: hondarrean, talde armatuek, euskara eta euskal herria zepo ilunetik atera aitzakiaz, euskaldunak erabaki-eskubideaz eta jende errespontsabilitateaz biluzi zituzten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

armatu arabiar horiek (3); armatu batean (3); armatu bateko kide (4); armatu bati (3); armatu batzuen (4); armatu berriak (3); armatu errepublikanoak (4); armatu gehiago (3); armatu guztiak (3); armatu guztiek (4); armatu horiek (3); armatu independentistako (3); armatu iraultzaile kolonbiarrak (19); armatu iraultzaile kolonbiarrek (4); armatu izzeddin al (5); armatu palestinarren (3); armatu talde (3); armatu zuen (4); berriro armatu (3); borroka armatu (4); ekintza armatu (7); erakunde armatu batekin (3); erakunde armatu palestinarrek (5); farc indar armatu (24); gatazka armatu (4); gizonezko armatu batzuek (3); gurdi armatu (4); hamasen adar armatu (3); indar armatu arrotzek (3); indar armatu iraultzaile (30); indar armatu iraultzaileak (5); kolonbiako indar armatu (8); mila gizon armatu (3); pertsona armatu (4); polizia armatu bat (3); talde armatu arabiar (3); talde armatu bat (6); talde armatu batek (16); talde armatu bateko (5); talde armatu baten (5); talde armatu batzuek (3); zuen talde armatu (3)

alderdiaren adar armatua (3); armatua alde batera (5); armatua amaitzeko (3); armatua behin betiko (7); armatua berriz (3); armatua bertan behera (10); armatua da (4); armatua den (3); armatua erakunde (3); armatua ere (4); armatua ez dela (5); armatua kaletik atera (3); armatua zen (3); batez armatua (3); bere adar armatua (5); bere borroka armatua (3); beso armatua (3); borroka armatua alde (4); borroka armatua behin (3); borroka armatua bertan (5); borroka armatua ez (6); borroka armatua utzi (9); borroka armatua uzteko (5); da borroka armatua (7); da gatazka armatua (3); den borroka armatua (3); dugu borroka armatua (3); ekinbide armatua (5); ekintza armatua (3); erresistentzia armatua (4); etak borroka armatua (4); etak jarduera armatua (3); etaren borroka armatua (3); etari jarduera armatua (3); indar armatua (7); irak borroka armatua (5); iraultza armatua (3); jarduera armatua bertan (4); kanpaina armatua (5); mugimendu armatua (3); politiko armatua (3); politiko eta armatua (20); politikoa eta armatua (11); talde armatua (14)

agente armatuak (4); aldeko langile armatuak (6); armatuak bere gain (3); armatuak bertan behera (8); armatuak egin (3); armatuak eragindako (4); armatuak erredakzioa (3); armatuak euskal (4); armatuak ez duela (4); armatuak hartu (3); armatuak jartzeko (3); armatuak su etena (4); armatuak ziren (3); batasuna talde armatuak (3); du erakunde armatuak (15); du talde armatuak (3); ekintza armatuak bertan (8); ekintzaile armatuak (4); erakunde armatuak ez (4); espainiako indar armatuak (6); etak ekintza armatuak (3); etaren borroka armatuak (3); gatazka armatuak (12); gizon armatuak (13); guardia armatuak (3); hamasen adar armatuak (3); irakeko indar armatuak (4); islamikoa erakunde armatuak (3); katalunian ekintza armatuak (6); langile armatuak pac (3); pertsona armatuak (3); polizia armatuak (8); talde armatuak su (3); zion erakunde armatuak (3)

armatuan parte hartu (3); borroka armatuan (12)

borroka armatuarekiko (6)

armatuarekin lotura (4); borroka armatuarekin (8); erakunde armatuarekin hitz (3); talde armatuarekin harremana (4)

armatuaren aldeko (5); armatuaren arabera (3); armatuaren aurka (4); armatuaren su (3); borroka armatuaren alde (3); borroka armatuaren amaiera (4); borroka armatuaren bidez (5); duen borroka armatuaren (3); erakunde armatuaren agiri (3); erresistentzia armatuaren (4); etaren jarduera armatuaren (7); gatazka armatuaren (7); herriko borroka armatuaren (4); jardun armatuaren (3); konfrontazio armatuaren gainetik (3); politiko eta armatuaren (3)

borroka armatuarena (5)

erakunde armatuarentzat (3)

armatuari buruzko (4); armatuari laguntza ematea (8); armatuari laguntza ematearen (3); armatuari tamil tigreek (4); armatuari uko (3); borroka armatuari berriz (3); borroka armatuari buruz (5); borroka armatuari ekin (3); borroka armatuari tamil (4); erakunde armatuari laguntza (5); gatazka armatuari (3); indar armatuari (3); politiko eta armatuari (5); talde armatuari laguntza (11); zioten borroka armatuari (5)

borroka armatuaz (5); erakunde armatuaz (3)

espainiako indar armatuei (3); talde armatuei (11)

adar armatuek (3); armatuek euskal herritik (5); armatuek ez (3); duten indar armatuek (3); erakunde armatuek (3); espainiako indar armatuek (6); gizon armatuek (3); indar armatuek euskal (5)

erakunde armatuekin (4); indar armatuekin (3); talde armatuekin (8)

armatuen artean (5); armatuen desarmea (4); armatuen etenaldi iraunkorra (8); ekintza armatuen etenaldi (9); ekintza armatuen etenaldia (6); erakunde armatuen (10); espainiako indar armatuen (7); etak ekintza armatuen (3); gatazka armatuen (5); indar armatuen arteko (6); talde armatuen (18)

armatuetako kide (4); armatuetako kideei (3); erakunde armatuetako (5); indar armatuetako (11); talde armatuetako (4)

ekintza armatuetan (4); talde armatuetan (5)

ekintzaile armatuk (3); hiru gizon armatuk (3); talde armatuk (6)

adar armatuko (5); armatuko buruzagi (4); armatuko kide edo (3); armatuko kide izatea (33); armatuko kide izateagatik (3); armatuko kidea izatea (3); armatuko ustezko (4); banda armatuko kide (4); batzordeak talde armatuko (5); erakunde armatuko kide (23); erakunde armatuko kideak (5); erresistentzia armatuko (3); kaeda talde armatuko (3); talde armatuko buru (4); talde armatuko burua (3); talde armatuko buruak (3); talde armatuko kide (23); talde armatuko kidea (3); talde armatuko kideak (4)

borroka armatura (5)

armaturen bat (3); erakunde armaturen (3); talde armaturen (4)

armaturik egon (3); armaturik ez (4); batez armaturik (3); borroka armaturik (8); ekintza armaturik (3); gatazka armaturik (3); guztiak armaturik (3); ongi armaturik (4)

armatuta zeuden (3)

talde armatutik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus