Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ilargiaren izpiek argiztaturik, haren begien aurrean barruti harresitu biribil bat ageri zen, bi katedral, hiru jauregi eta armategi bat barnean hartzen zituena. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 37. orr.
Armategia zabaldu eta armak atera ditut, neure haserre-zigorra burutzeko. Elizen arteko biblia Jr 50,25
Dorre berreraiki berrian Migelek sala ezarri zuen beheko oinean, beretako ganbera bigarrenean eta armategia hirugarrenean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.
Ezekiasek ongi hartu zituen mandatariak eta bere gordailu guztiak, hango zilar, urre, lurrin eta usain-gozoko olioak, erakutsi zizkien, bai eta bere armategia eta bere altxortegian zituen ondasun guztiak ere. - 0. orr.
Muturreko egoerara irits gintezke, zeinean bizirik iraungo lukeen bakarra armategi oso baten jabe geldituko baitzen, hainbeste arma eta erahiltzeko inor ez. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 330. orr.
Kulebrinak armategitik atera eta almenetara eraman. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 122. orr.
-Hoa gotorlekuko armategira -esan zion-, eta ekarri handik Dorreko jantzia eta beharko dituan tresna guztiak. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 93. orr.
Polizia iturriek adierazi zutenez, gainera, "armategi txiki bat" ere bazuten furgonetan: 32 kilo amonal, sei kilo bolbora, granadak, bi kohete-jaurtigailu, Uzi motako pistola metrailadorea, lau kutxa kartutxo, bai eta lehergailuak egiteko bederatzi detonagailu eta tenporizadoreak ere. Berria - Euskal Herria 2004-02-11
Gainera, AEBek esan zuten "inoizko armategirik handiena" topatu dutela hiri sunita horretan. Berria - Mundua 2004-11-26
Munduko armategi nuklearrak eragin lezakeen energia baino hamar aldiz handiagoa askatu zuen asteroideak, eta ikaragarrizko txikizioa eragin zuen planetan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 235. orr.
Iazko uztailean iragarri zuen erakundeak borroka armatuaren amaiera eta irailean desegin zituen armategiak. Berria - Mundua 2006-01-03
Estatuak, garai hartan, armategiak eta intendentzia-zerbitzuak ez ezik, falta zituen banku zentrala, altxortegi publikoa eta funtzionario gaituak ere. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.
Armada eta flota Patialan utzi zituen, eta bera joan zen, zenbait itsasontzirekin, itsasoa arakatzera, eta portuak, senaiak eta armategitarako erabili nahi zituen lekuak markatu zituen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 38. orr.
Egiaztatu dugu deuseztatutako armak IRAren armategi osoa osatzen dutela. Berria - Harian 2005-09-27
Beste hipotesia ere, alegia sutea ustekabean izandako eztandaren ondorio izan zela, zauritua armategi-zulo batean zerbaitekin ari zelarik, ez zen oinarri sendoagokoa: Santa Klaran armen edo lehergaien ezkutalekua izatea ez zen inola ere operatiboa, funtzionala. «Kuskue tanden», 2004 - 8. orr.
Alta ez dira ahanztekoak ohoin harrapakariak ere: ebats eta ebats ari direnak jatetxe, liburutegi eta armategietan, poliza bat berriz ezarri artean. Herria 2003-04-17
Azken boladan, fisikarien eskutik, baditugu hainbat aparatu konplexu, armategi oso bat hortxe, ekografiaz eta erresonantzia magnetiko nuklearrez; horien bitartez, egundo ez bezalako zehatz eta garbi ikus dezakegu, oso goiztiar, fetua. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 132. orr.
Drosofilaren mutazioen armategi zahar guztia, horrenbestez, begi berri batzuen argitan ikusten da. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 57. orr.
Hots, armategi genetiko oso bat, estu lotua, uste izateko zenez, zelulen erdibitzea haien desberdintzearekin loturik zehazki erregulatzen duten geneen panopliarekin. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 99. orr.
Bonba atomikoa, Trumanen iritzian, zera zen: "Beste arma indartsu bat besterik ez, zuzentasunaren armategian". Berria - Mundua 2004-08-08