Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kutxan ez dago. Armarioan igual. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 89. orr.
Handik gutxira logelara itzuli zen, hortzetako eskuila ahoan zuelarik: armarioa zabaldu, eta zer jantzi erabakitzen egon zen pixka batez, hortz-eskuila beti ahoan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 173. orr.
Sukaldeko armarioa trastez beteta egon arren, kafetera triste bat ere ez dago. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 38. orr.
Bi urte eskaseko haurrak, armarioa jotzen badu kunka! buruarekin, "ale! tta tta tta!" dundurikatuz ekinen dio atzera bere eskutto inozentez, kulpa armario gaizoak balu bezala. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 178. orr.
Egin zituen pauso batzuk beste aldeko hormarantz, bandera armario atzean jarrita zegoen tokirantz, atera zuen hondakin artetik, eta zabaldu egin zuen: [...]. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 103. orr.
Asko sutondoan zeuden; besteak, pareta kontran, kristaletan argazki ilara zuen armarioaren ondoan. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 189. orr.
Horietan, zenbat puska izanen dire agrados, gabeziaz joak diren erromes askorentzat; hainbertze jauntzi arropa, oraino estatu onean, moda aldatzeak zauritu dituenak, eta hor dagotzinak armariotan, pipien azkurri. Herria 2003-05-29