Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

armamentu (ETCn 719 agerraldi; orobat armamendu 167 agerraldi) 1 iz armada baten edo talde armatu baten armen multzoa.

Arbuiagarria da estatu aberatsek urtero milaka milioi dolar gastatzea armamentuan, diru horrek azpigarapenaren kontra borrokatzeko balioko lukeen bitartean.  Berria - Mundua   2006-01-22

Kapitaina zen kuartel txikiko kargu gorena, eta hari eskatu zizkioten, keinu bidez, kamioiak, kanoiak, metrailetak, tankeak, fusilak... gordean zeukaten armamendu guztia.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 13. orr.

Armamenduak gero eta-gehiago gostatzen dira munduan gaindi.  Herria   2005-06-16

Hola dira urteko konduak agertu: armamenduetako despendioak ehuneko zortziz emendatu direla 2003tik eta 2004 huntara, mila miliar dolar pasatuak baitira orai.  Herria   2005-06-16

Burgostik Donostiako borrokalekurantz tropak nahiz armamentuak arinago garraiatzeko aukera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 25. orr.

Tankeak ateratzen zituzten etorbide zabal hustuetara, kanoiak, metrailadoreak, zeukaten armamendu ugari beldurgarria, erakustaldi harroak egiteko asmo huts-hutsarekin.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 23. orr.

Siriak emandako armamentu astuna du, baita Libanoko kostan eta Bekaa haranean bunker moduko base militar handiak ere.  Berria - Mundua   2006-01-10

Hainbat estatuk diotenaren kontrara, Iranek armamentu nuklearrik ez duela lortu nahi berretsi zuen.  Berria - Mundua   2006-04-12

Egia esateko, "gerra hotza" propaganda mailako erantzuna zen armamentu fisikoen mailako erronkari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 248. orr.

Zorionez, ez zakitek zer armamentu boteretsu daramagun.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 164. orr.

Israelen armamentu nuklear kopurua munduko seigarrena litekeela kalkulatu dute adituek.  Berria - Mundua   2004-07-30

Industria astunak, armamentu ikaragarria eta atomo-bonba izan arren (oso garestiak, jakina), gauza askotan India ez da bizi XXI gizaldian.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 12. orr.

Gerrak eta ondoko berreraikuntzak beti izan dira negozio, batez ere armamentu, logistika eta azpiegitura arloko konpainientzat.  Berria - Mundua   2004-08-03

Europako Armamentu Agentzia.  Berria - Mundua   2004-05-18

Plutonioa bereiztea armamentu programa baterako erabil daitekeen "erabilera bikoitzeko" prozesuetako bat da.  Berria - Mundua   2006-04-29

Estatuen gastu korronteak (Nigeria), armamentu-gastuak (Irak), inbertsio ez errentagarriak (Aljeria) finantzatu zituztenean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

Erronka horien guztien aurrean, hiru puntutan oinarritu zen administrazio errepublikarraren erantzuna: armamentu-lehiaketa berriz bultzatzea, kapitalaren errentagarritasuna goratzea eta Estatu Batuen eta munduko gainerako eskualdeen arteko finantza-fluxuak aldatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 157. orr.

Armamentu lasterketan galtzaile behar zuen nahitaez.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 78. orr.

2 armamentu lehia (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Aldeak alde, hainbat historialarik Gerra Hotzeko egoerarekin konparatu dute XX. mende hasierako armamentu lehia prebentiboa.  ETC-prentsa   Argia, 2014-05-18

Hala, azpimarratu du "harreman eraikitzaileak" abiatuko dituela gainontzeko herrialdeekin, eta adierazi du ez duela nahi tentsiorik: "Ez dugu armamentu lehiarik baimenduko.  ETC-prentsa   Berria, 2018-03-20

Erresistentziaren eboluzioak armamentu-lehia batean jartzen ditu gizakia eta mikroorganismoak, non irabazle bakarrak ez baitira bakterioak: industria farmazeutikoa ere irabazle da, farmako berriak diseinatzen baititu etengabe, farmako zaharragoen eraginkortasun-galera gainditzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zergatik den egia eboluzioa, Jerry A. Coyne, EHU, 2013

3 armamentun norgehiagoka (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Hori gutxi balitz, estatuak Gastu Publiko Militarra areagotzera behartzen ditu, Europa potentzia militar bilakatu nahian, armamentu-norgehiagokan murgilduz.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2005-02-11

Europan berriro hasi da entzuten Gerra Hotzaren arotik ahaztua zirudien "armamentu norgehiagoka".  ETC-prentsa   Argia, 2018-11-25

Horretarako, Bismarckek armamentu-norgehiagoka ez erabiltzea bultzatu zuen. XX. mendearen hasieran, ostera, Bismarckek boterea galdu eta Alemaniako enperadoreak "realpolitik"-a alboratu zuen "weltpolitik"-aren alde. Horren ondorioz, armamentu-norgehiagokak indarra hartu zuen.  ETC-entziklopedia   Realpolitik, Wikipedia

Akordioek armamentu-norgehiagoka geldiarazten bazuten ere, egia esan, disuazio nuklearreko printzipioa ezarri nahi zuten: terrorezko oreka lortzea, gerra piztuz gero, elkarren suntsiketa bermatzeko. ETC-entziklopedia   SALT itunak, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus