Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
armamentistiko izond armamentuarena, armamentuari dagokiona.
Tamalez orain ere mito hori da nagusi AEBetan, lobby armamentistikoaren indarrak sortutako mito egokia. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 321. orr.
Estrategia armamentistikoaren aldekoa da: Gastu militarra handituko da gastu sozialaren kontura. Berria - Euskal Herria 2004-10-29
Estrategia armamentistikoa eta militarra bultzatzen du. Berria - Euskal Herria 2004-06-19
Karrera armamentistikoa dugu eguneroko saihestezina irrati-telebistako albistegi eta egunkarietako azaletan: militarrek dauzkaten eskarmentu eta baliabideek gosea epe finko batean ezabatzeko baliatu beharko dute. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 104. orr.