Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

armakide iz armada berekoa.

Nire batailoiko armakide batzuk.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 213. orr.

Nola da posible zu, Mogueime, konspirazio honetan sartuta egotea, zu, Santaremen nire armakidea izan zinena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 400. orr.

Horrenbestez, ez zaie burutik pasatu ere eginen inor (eta are gutxiago beren armakideetako bat) lapurreta egitera joanen zaienik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 266. orr.

Nire armakideek ia ez ninduten ezagutu ere egin, hain itxura penagarria nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 191. orr.

Instrukzioak, zaintzaldiak, ofizialen aginduak, armakide zaharragoen ziriak eta trufa krudelak... horiek guztiak bizi izanak nituen lehenago Garrüzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 221. orr.

Armakide aitadun andanari aditu diot etxetik alde egin eta aita begitik galdu zuten eguna izan zela beren bizian pozgarriena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 28. orr.

-Nire armakide komunistak zu eta ni bezalako gizakiak ziren, aita -erantzun nion, mindurik-.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 253. orr.

Espainiaratu ginen armakide taldeko guztiok, badaezpada ere, abizena aldatu genuen, balizko atxiloketa edo erbesteratzea saihesteko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 213. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus