Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

armairutxo iz adkor tamaina txikiko armairua.

Liburutegi ederraren bazter batean, armairutxo bat dago, giltza eta guzti.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 86. orr.

Aitak langelan "botika" deitzen zion armairutxo bat zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 98. orr.

Aterik gabeko armairutxo bat Taniaren arropa txukun jarria eta behar bezala tolestua zuena.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 218. orr.

Fraide gazte batek, gaua baliatuz, armairutxoa zabaldu zuen, zer ikusiko, eta atzapartxoetan liburu ireki bat duen saguzar potolo bat, hegalak hedaturik eta apal batean eroso eserita.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 86. orr.

Gero, giltzaz ixten du armairutxoa, eta badoa agudo aldameneko mahai batera, kandelaren argira, bertan irakurtzera.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 129. orr.

Han mahaia jartzeko aholkatu diot Peterri, zamau polit batekin, eta armairutxoa hormatik zintzilik jartzeko, orain mahaia daukan lekuan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 48. orr.

Goiko armairutxo batean zegoen botila patxada handiz miatzeari ekin zion Mentxuk.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 14. orr.

Liburu debekatuen armairutxoa baita.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 86. orr.

Krema potetxoa itxi eta ispilu atzeko armairutxoan gorde du.     «Bizia lo», 2003 - 33. orr.

Armairuak, ohe azpiak, harraskapeko armairutxoak...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 111. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

armairutxo bat (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus