Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zorionez, Beltzuntzeren aginduz armagizon bat nuen gidari. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 159. orr.
1558an, Frantziaren eta Espainiaren artean berriz ere gerla piztua zela-eta, Antonio Borboikoak bere meneko lurraldeetako noble, infantzoi eta armagizon guztiak bildu zituen berriz, lehenago bere aitaginarreba Henrike II.ak egin ohi zuen gisara. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 81. orr.
Jerusalemen bizi ziren Peretzen ondorengo guztiak 468 ziren, denak armagizonak. Elizen arteko biblia Ne 11,6
Laborari eta burgesak ez ezik, armagizonak ere baziren haien artean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 287. orr.
Armagizonek ipini eta kentzen zituzten enperadoreak eta barbarotzat jotako nazioetatik ateratzen zituzten sarri. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Armada liberatzaileak hirian aurkitu zuen laguntzaile abantzu bakarra erregeren armagizonen ihesean zebilen, espainol edo beaumondar ziraun baten gisan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 44. orr.
Ziudadelako armagizonak gazte eta eskarmentu gabeak ziren gutiz gehienak, eta adorez ez zebiltzan soberan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 209. orr.
Aitatxik bere zaintza-saria hutsaren hurrengoraino mehetu zuen bere agindupeko armagizonen kopurua gizendu ahal izateko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 115. orr.
Handik gutira, ministroek nahikeria agertu zioten plazatik kanporatzeko soldatapeko armagizonen artean Erromako eliza-ri kontzen ziotenak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 217. orr.
Arestiko armagizonen gorroto bera dago haren begietan eratxikirik, halako etsimendu batek eztitua. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 23. orr.
Bertze armagizon talde batzuekin kausitu nintzen bidean, baina inorengan ez nuen goganbeharrik piztu. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 231. orr.
Arrotz tropa horrek ez zuen armagizon saldo batek, nonahikoa izanda ere, berez pizten duen mesfidantza apalduko inguruko bizilagunen artean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 64. orr.