Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Uranio pobretuaren erabilera gero eta handiagoa da armagintzan. Berria - Mundua 2004-06-25
Euskal Herriko enpresak oso ospetsuak dira armagintzan egiten dutenagatik. Berria - Euskal Herria 2004-06-13
Eta horixe da bere ofizioa; ez du ehizan ibili behar, ez armagintzan, ez gerran... tribuko kontalaria da. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 39. orr.
Armagintzan 9.300 milioi euro xahutzen ditu munduak hiru egunean. Berria - Gaiak 2004-05-11
Armagintzaren kontrako protesta Bilbon. Berria - Euskal Herria 2004-11-19
Guztira 51 pertsona atxilotu zituzten, ustez armagintzarekin zerikusia izateagatik. Berria - Mundua 2004-07-04
Defentsa ministro Geoff Hoon-ek armagintza nuklearrean aditu zen zientzialari britainiar baten izena eman zuen -David Kelly- BBCko informazio deseroso horien errunduntzat. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 28. orr.
Martiztar teknologia aurreratuagoa aztertu eta bereganatu dute ingelesek eta, ondorioz, energia mota berrien jabe dira, armagintza arloan bero-izpiek berunezko balak ordezkatu dituzte, eta karramarro-zangoen gainean dabiltzan ibilgailu mekanikoek zaldiak desagerrarazi dituzte. Berria - Kultura 2004-09-29
Iaz, EAEko armagintza sektoreak 85 milioi eurotik gorako etekinak lortu zituen; heriotza eta sarraskia esportatzetik lortutako irabaziak, alegia. Berria - Euskal Herria 2004-04-25
Errusiak zorrozki betetzen ditu armagintza salmentaren akordioak. Berria - Mundua 2004-07-24
Sapa armagintza enpresak datorren urtean itxiko du Soraluzeko lantegia. Berria - Ekonomia 2004-11-19
Gaur egun Iruña Okako instalazioetan 82 langile ditu armagintza konpainia horrek. Berria - Ekonomia 2004-04-18
Niri, ordea, agiri ofiziala eman didate, armagintza-industriako komandantearen zigilu eta guzti; "Csepeleko muga zeharkatu" dezakedala dio. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 40. orr.
Armagintza bilduma: Batetik, XV. mendetik XIX. mendera arteko ezpatak, sableak eta ezpata txikiak eramango dituzte ondare zentrora, eta bestetik, XVII. tik XIXra arteko pistolak, karabinak, eskopetak eta fusilak. Berria - Kultura 2006-04-11