Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

armagabe (ETCn 1.131 agerraldi, horietatik 1.003 azken sei urteetan) izond armarik ez duena.

Terrorismoaren definizio batzuetan, bestalde, bereizi egiten da egiten zaiona armadunari egiten zaion (ez terrorismoa) edo armagabeari egiten zaion (bai terrorismoa).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 151. orr.

Lurrezko munduan, mundu errealean, badira armadunak, Auschwitz eraikitzen dute, eta prestu eta armagabeek lautu egiten diete bidea; horregatik Auschwitzengatik aleman orok erantzun behar du; areago, gizon orok; eta Auschwitzen ondoren ez da jada zilegi armagabe izatea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 293. orr.

Gazte nahiz zahar, gizaseme nahiz emakume, armagizon nahiz armagabe, guztiek nahi zidaten zerbait erran, guztiek zerbaiten gonbit egin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 210. orr.

Orthezeko karriketan eta etxe barrenetan, borroka bakarra armadunen eta armagabeen artekoa zen jadanik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 274. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus