Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adeitsuki adlag era adeitsuan.

Funtzionarioak adeitsuki ireki zuen marrazki dekadentista batez apaindutako zilarrezko tabako-kutxatila.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 83. orr.

Adeitsuki agurtu zuten elkar masailean muin emanez, eta segidan biak batera eseri ziren besaulkietako batean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 34. orr.

Nik neure eginbide profesionala betea nuen; txosten bat idatzi nuen, faktura bere zigiluekin eta irazpaperezko saiokin pitoreskoa erantsi hari, fabrikara itzuli, hantxe aurkeztu, nire lan-saria jaso, eta adeitsuki agur esateko puntuan nengoen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 234. orr.

Egor Timofeievitxek irudikatu zuen Shevirev doktorea zela, gaixoen kexak entzuten, eta, aditu baten begitarte arretatsu eta serioa jarriz, adeitsuki erantzun zion: [...].  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 216. orr.

Gero, nire senar maiteak, adeitsuki, Bob artzainaren igandeetako ediktuen ondorioz, beheko sotoan gordeta utzi genituen gauza guztiak igo zituen logelara.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 318. orr.

Ez neukan gogorik aurkari makaldu baten kontra egiteko, eta hala adierazi nion adeitsuki.  Berria - Kultura   2004-08-29

-Gaur bigarren eguna da -erantzun zioten, gizalegez eta adeitsuki-.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 93. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus