Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

armadura 1 iz burdinazko atalezko soinekoa, antzinako gerra gizonek babesgarri gisa erabiltzen zutena. ik armajantzi.

Zaldi gainean Iñigo prest dago, armadura eta guzti.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 36. orr.

Erantzuna gustatu nonbait handikiari eta bere armadura bat, dena urregorrizkoa, Enperadorearen armarriduna, opari gisa emateko agindu zuen, armadurak gizon ausartentzat zetazko beloak emakume ederrentzat bezala zirela argudiatuz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 85. orr.

Piztia hori irudikatzeko garai horretan indarrean zeuden eskemak oso-osorik errepikatzen ditu, armadura baten gisako koraza xaflaz estalita zegoelako ustea irudira bihurtzeko konbentzioak, besteren artean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 194. orr.

Geldiunearen ondoren, mendeku-su bizi batek deragio berriz Pirrori; eta ez da ziklopeen mailua sekula Marteren armadura beti irauteko forjatuaren gainera gupida gutxiagoz jausi, nola baita Pirroren ezpata odoltsua orain Priamoren gainera jausten.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 102. orr.

Nonbait ere irakurria dut zaldi gainetik erortzen zirela eta ez zirela gai izaten berriz zutitzeko ere, nekatuegi egoten zirelako armadura hori guztia gainean zutela berriz altxatzeko.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 160. orr.

Handik gutxira, zaldun mozkote bat zaratatsu sartu zen margolanera, armadura eta guzti, bere ponyaren atzetik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 84. orr.

Nor ez da bere golkorako poztuko heroeak armadura erantzi, eta leiho ondoan gelditu eta begiratzen badie emazteari eta semeari.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 41. orr.

Armadurak urratu egiten ziren.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 185. orr.

Eguzkia ezkutatzen ari zen itsaso aldetik, eta armadurak distira egiten zuen, hain zegoen garbia.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 87. orr.

Zauriturik dago, agian hilzorian, baina bizirik dagoela uste dut -eta ezpain izoztuetara armaduraren besoko distiratsu eta leundua hurbildu ondoren, laino fin eta ia ikusezinak lurrundu zuen gainazal dirdiratsua.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 146. orr.

Mendian zegoela sumatu zuen, bideak lainopean gora egiten baitzuen, eta erre usaina ere nabaritu, norbaitek sua piztu balu bezala, eta soinu bat ere iritsi zitzaion armaduraren zuloetatik barrena, ura borborka ari denean bezalakoxea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 96. orr.

Alberto Díaz de Heredia, Palermoko bigarren printzea atzera bakarrik zegoela ohartu zenean, armaduratik ateratzen saiatu zen, baina alferrik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 93. orr.

Berehala ohitu zen, ordea, armadurara, esku zuria eskularrura ohitzen den bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 93. orr.

-Hemendik! -esan zien Harryk besteei ia ahotsik atera gabe, eta, ikara bizian, armaduraz beteriko galeria luze batean aurrera abiatu ziren hotsik egin gabe.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 144. orr.

Bertako estatua nagusia ikusita, elizak San Migel zuela zaindari pentsa zitekeen, armaduraz jantzitako eta ezpataz armatutako santuaren irudi gazteak hegodun herensuge luze bat zapaltzen baitzuen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 157. orr.

Goizaren erdira iritsi gara, eguzkia goian dago, izerdia ibaika jausten da armaduren azpian.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 183. orr.

Ziztu bizian alde egiten entzun zuten, armaduretan hotsa ateraz ondotik igarotzean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 119. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Lurra zapaldu orduko, armadura osoa zirtzildu zaio bat-batean, zalapartatsu, eta guda-jantziari eusten zion Herio agertu da, mutilak behar zuen tokian, zurbil eta itzaltsu.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 25. orr.

Lehendabizi esan zitean elfo handia zela, armadura distiratsu batekin; gero gizon ttipi bat, nanoen antzekoa; orain, Uruk-haitar matxinatuen talde bat izan daitekeela; ala agian hauek guztiak batera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 248. orr.

Armadura distiratsuko zalduneria ezkoa bezala urtu zen espainolaren su-erauntsiaren pean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 53. orr.

Hura zen, bada, haiengana zihoan pertsonaia, armadura beltzeko soldaduen konpainia txikiarekin batera, zutoihal beltz bakarra eramanez, baina bertako Begi Gaiztoa gorriz pintaturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 204. orr.

Handik pixka batera Antonio Díaz de Heredia azaldu zen, poliki-poliki, armadura urregorrizkoan sarturik, ezpata handi bat eskuin eskuan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 87. orr.

Erretratu marmartien eta armadura kirrinkarien ondotik igaro eta harrizko eskailera-zati estuetan gora igo ziren, azkenean zegokien korridorera iritsi ziren arte.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 73. orr.

Gizonak zaldien gainean, erromatar armadura arinez jantzita; emakumeak gasazko errezelez estalita, besoak airerantz luzaturik aieneka.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 209. orr.

Eta bihotzaren segeretuan zin egiten du, Etxauzko bizkondea bezala, zaldi xuri baten gainean, zilarrezko armadura bat soinean, arbasoen azkonarekin, lehengo Mauro edo Franko bezalako etsairik agertzen bada, gudukatuko dituela eta kalituko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 31. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Gilermo Konkistatzailearen soldaduak sarmatiar kasket koniko eta ezkatazko armadura-jakaz ekipatuak daudela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 339. orr.

Eguratsa orratz zorrotzez mukuru dagoela iduri du, eta sinets liteke zaldun armadura bat ez litzatekeela nahiko izango diptero horien eztenetik libratzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.

4 irud/hed

Gurutzearen armadura gorputzean eraman nahirik, irrika sentsualak hain diziplina gogorrez zentzatzen zituen, ez baitzuen jaten naturari eusteko behar-beharrezkoa baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 765. orr.

Gizonaren jarrerak, bart gaueko solasaldiak, bere historia osoak laztan bat eskatzen zuten, bere burdinazko armaduratik askatzeko ari ziren eskatzen, bere egiazko izatea ez baizik azalekoa baitzen zurruntasun hura, armadura bortitz eta gogorra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 148. orr.

Kristau Elizak egin zuen Eskritura juduen birsagarapena, kristau-fedearen Itun Zahar gisa, ahulgune bat zen kristautasunaren armaduran, handik zehar zulatzen zutelarik kristau-kontzientzia judu-kritikaren geziek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 297. orr.

Zintzotasun-gabezia hori akats bat zen komunismoaren armadura moralean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 364. orr.

5 klabe armadura (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Gako-armadura, klabe-armadura edo, modu sinplean, armadura konposizio batean kakoaren eta konpas zeinuaren artean jartzen diren sostenitu eta bemolen multzoa da; tonua mugatzen du. ETC-entziklopedia   Gako-armadura, Wikipedia

Klabe-armaduran dator! ETC-literatura, saiakera   Jaiotze markak, Nancy Huston (Iñigo Errasti), Alberdania, 2009

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

armadura bat (4); armadura baten (5); armadura eta guzti (4); armadura urregorrizkoa (4); armadura urregorrizkoan sarturik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus