Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

armadun 1 izond/izlag armak dituena.

Ouroana zeharkako edo zuzeneko jaunik gabe gelditu zen, beraz, eta eduki zuen lehen aukeran hori frogatzeko adorea erakutsi zuen, Henrique zaldunaren gizon armadunetako batek, defuntuari errespetuak oro galdurik, eta bakarrik zegoela profitatuz, hantxe bertan eskua gainean ipini nahi izan zionean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 373. orr.

Bi aste lehenago hasitako joan-etorriak finitu eta "helmuga" zioen txartela ageri zen nire aitzineko figura armadunetik zintzilik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 369. orr.

Filosofo armaduna.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 81. orr.

Badu aspaldi ez naizela hemen izana, baina azken aldian, jende armadunek bazuten mugimendu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 228. orr.

Gazte guztiek lanpostu baten jabe -mirabe- izateko duten eskubidearen alde; emakumeek munduko alarde armadun guztietan ateratzeko duten eskubidearen alde; pobreek zernahi erosteko duten eskubidearen alde. · Horregatik erregeak agindu zuen On Joâo Peculiar eta On Pedro Pitôes hiriko gobernadorearekin mintzatzera joan zitezen, zenbait aitoren semek eta, sekitoaren tamaina zenbateko, hainbat armadun gizonek lagundurik, bai luzitzeko eta bai segurtasuna bermatzeko ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 189. orr.

Usoak entzutea Alfreden, eta ez edukitzea ez eskubiderik eta ez baimenik hartaz gozatzeko, zeren leku hartan gandua, usoak, eguzki-argia, kobrezko lohia, ilargia... den-dena baitzen armadun gizonena.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 223. orr.

2 iz armak dituen pertsona.

Lurrezko munduan, mundu errealean, badira armadunak, Auschwitz eraikitzen dute, eta prestu eta armagabeek lautu egiten diete bidea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 293. orr.

Zoazte eta inguratu hiria; armadunak Jaunaren kutxaren aurretik joan daitezela.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 26. orr.

Lau armadunek zeramaten hildakoaren andak, Mem Ramiresek agintzen zuen soldadu portugaldarren goardiaz lagundurik, Ouroana atzetik dator, oinez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 380. orr.

Ouroanak eskua gainean paratu nahi izan zion lehen armadunaren aurka Henrique zaldunaren labana zeinen arin erabili zuen jakinik, [...].  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 382. orr.

Terrorismoaren definizio batzuetan, bestalde, bereizi egiten da egiten zaiona armadunari egiten zaion (ez terrorismoa) edo armagabeari egiten zaion (bai terrorismoa).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 151. orr.

Orthezeko karriketan eta etxe barrenetan, borroka bakarra armadunen eta armagabeen artekoa zen jadanik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 274. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus