Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Bow Eagle" Norvegiako karga untziaren armadoreak aitortu du bere ontziak zuela jo "Cistude" errekontruan urperatua izan den Frantses arrantza untzia, Sein ugartearen ondoan. Herria 2002-09-05
Hainbat iturriren arabera, armadoreak bazekien Prestige-k istripuren bat izan zezakeela. Berria - Gaiak 2004-02-21
Bermeoko bi armadoreren enkarguz egina, beira zuntzez indartutako poliesterraz eraiki dute ontzi guztia. Berria - Ekonomia 2004-12-18
Ostegunaz geroztik Baionako portuan atzemanda dagoen Peña Verde ontziko armadoreak 60.000 euroko bermea ordaindu beharko du. Berria - Ekonomia 2004-06-16
Auzo bat besterik ez zen Trintxerpe, arrantzale txiroen etxe multzo hezea, armadoreek berek merke jaso eta garesti saldua. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 47. orr.
Don Serapio oso apez berezia izan zen, sermoi sutsuak egiten zituen aldian behin arrantzaleei soldata duina eman nahi ez zieten armadoreen aurka. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 267. orr.
Gure Izarra Berri ez zen oso bafore berria, baina kosta on bat zeukaten, bazuen Porto do Son-go seme isil hark aski kalipu pilotuari bezain zakar egiteko armadoreari ere, nekez onartuko zuen gure flota, zaharrean zahar zelako, hondatua egon beharraren logika. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 253. orr.
Zazpi marinel eta merkatari bat, azken hau Bordeletik etorria armadoreei nabigazio sistema berri bat saldu guran. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 30. orr.
Hitzari eutsi zion: gure hirira itzuli orduko Ordenaren Elkarte ospetsua sortu zuen, urte luzetan gauero biltzen zituena Bouvilleko negozio-gizon eta armadore nagusiak. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 158. orr.
Armadore baionar batzuek hemen egiten dituzte beren ontziak, Bilbon edo Santanderren uzten dizkieten izen espainolekin; Espainiarekiko komertziorako ontziak dira, bertan eginak ez izatera frankiziarik ukanen ez luketenak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 128. orr.
Zaharren bati edo lagunen bati entzuna zion, gero, Esmirna hark hamarren bat urte zeramala han Kaioarrin, marinelek apropos enkailatu zutela ur haitzetan, karga eta guzti, ontziaren armadore grekoak burdinazko tramankulu zahar hura mantendu baino nahiago zuelako seguruak ematen zituen diruak kobratu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 243. orr.
Zortzi armadore eta behatzaile bat atxilotu zituen atzo, Guardia Zibilak Ondarroan (Bizkaia) ustelkeria egotzita. Berria - Euskal Herria 2004-04-30