Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

armadakide iz armada bereko kidea.

Armak entregatzeko esan zitzaien eta hori egiten ari zirela, halako batean, norbaiti tiro bat eskapatu eta denak hasi ziren borrokan. 300 bat indio hil ziren, eta soldadu batzuk ere, azken hauek beren armadakideek tiro emanik ez ustean, eta 50 bat bakarrik geratu ziren bizirik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 87. orr.

Zabuka, erortzeko zorian, elkarrekin behaztopa eginez aienatu zarete zuen armadakide hordituek osatu itsasoan gaindi, ekaitzak behin eta berriz zigortu txalupaño ezdeusa irudi.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 184. orr.

Adiskide gintuan, ez jolaskide, abenturakide, armadakide soil.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 152. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus