Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bosnian, serbiarren presidente Radovan Karadzicek eta haren armadaburu Ratko Mladicek sarraski ugari egin zituzten musulmanen eta kroaziarren aurka. Berria - Harian 2006-03-12
Gure Armadaburu izandako Joakin Elio Ezpeleta jeneralarenaz ari naiz. Txillardegi «Putzu», 1999 - 277. orr.
Han Bernard d'Arros zen nagusi, erreginak lotinant jeneral eta Nafarroako armadaburu izendatua zuen aldetik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 216. orr.
Erregina Joanak, Arroxelara partitzean, Agaramont kendu eta Arros utzi zuen bere ordezko, armadaburu eta lotinant jeneral. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 208. orr.
Margolan haietan gizaki indartsuak bakarrik ikus zitezkeen, Greziako armadaburuak denak, bakoitza bere benetako neurrian pintatua: Mavrokordatos -jaka eta galtza gorriak soinean, betaurrekoak sudur gainean-, Miaulis, Kanaris. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 144. orr.
Preseski Richard Myers Amerikanoen armadaburuak egin du bisita bat Haitirat erranez gauzak hobetzen ari direla han, nahiz pobrezia bera duten herri hortan, gizon batzu aldaturik ere. Herria 2004-03-18
70 Estaduk dute holako gizon edo soldado galdea ukana eta ez bide da 10 baino gehiago baia emana dionik Ronald Rumsfeld armadaburu amerikarrari. Herria 2003-07-17
Hala dio Errusiako Itsas Armadaburuak, eta konponketerako bi astez portuan egotera behartu du. Berria - Mundua 2004-03-24
Errusiako Itsas Armadaren kinka larriaren adierazgarri litekeen iragarri ezohiko honen atzean, haatik, armadaburuen arteko etsaigoak baleudekeela diote hedabideek. Berria - Mundua 2004-03-24
Kommersant aldizkariak, izenik eman gabe, aipatzen zuen Itsas Armadako goi agintari baten arabera, 'Piotr Veliki'-ren traza txarraz egindako adierazpen horiek eta gerra ontzia bi astez portuan geldian egotera behartzea, bi armadabururen arteko etsaigoaren ondorio bat legoke. Berria - Mundua 2004-03-24