Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Adeitsua zen berez, bai portaeran eta bai hizketan; bere barnean erabakita zeukanez, ez zion sekula inori hitz iraingarri edo zatarrik zuzendu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 493. orr.
Gizon onbera eta adeitsu honek gogo onez hartzen zuen Frantzisko, begirune handia baitzion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 629. orr.
Bularra goitik beheraino dominaz josirik daukan atezain on, atsegin, adeitsu, begiurdin horrek berak bere eskuez irekitzen du ate izugarria. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 18. orr.
Inon ez dut ikusi hain jaun adeitsurik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 439. orr.
Jainkoak, zuen Sortzaile adeitsu eta onberak, sortu zintuztenean, hazteko eta ugaritzeko agindu zizuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1018. orr.
Denak konturatu baitziren oso gizon adeitsua zela eztabaidatzeko orduan ere. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 33. orr.
Oso jende adeitsua. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 5. orr.
Oro har, oso adeitsuak izan ziren, adeitsuegiak agian. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 92. orr.
Erraza zen harekin hitz egitea, oso irekia, oso eskuzabala eta erabat adeitsu eta atsegina baitzen Joan egin nintzen, urrats hark emakume guztiz adeitsu hura niri ohore handiz hitz bat erantzutera estekatuko zuelako uste osoan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 106. orr.
Biografoek Frantzisko gaztearen bihotz ona eta eskuzabaltasuna azpimarratzen dute, eta bereziki behartsuenganako sentiberatasuna; baita bere izaera adeitsua ere, besteen errespetuan oinarritzen zena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 26. orr.
Nire idazmahaiaren gainean, paketetxo bat aurkitu nuen, nire arreta adeitsura zuzendua. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 260. orr.
Abildade berezia dute apaiz batzuek galdera adeitsuen bidez agintzeko. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 57. orr.
Manera adeitsuko gizona. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 176. orr.
Emakumeak keinu adeitsua egin, eta maindirea atondu zion kokotsaren azpian. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 164. orr.
Jeneralak nahikoa abegi on eta adeitsua egiten zion hasieran Tentetnikovi; baina ezinezkoa zitzaien elkarrekin guztiz ondo etortzea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 389. orr.
Buru-markurtu adeitsua egin zion Txitxikovi, eta Txitxikovek modu berean erantzun zion. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 98. orr.
Agureak kolpe adeitsua eman zion Andreasi bizkarrean, mutila lasaitu nahirik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 103. orr.
Bizkarrean emandako kolpetxo adeitsuekin baretu nahi izan nuen Herio, zernahi zelarik ere haren jarrera erretxinduaren kausa. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 68. orr.
Agur-hitz adeitsuei zein buru-makurtu atseginari esker, aise irabazi zuen emakumearen estimua. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 495. orr.
Jai-oturuntzetako solas adeitsuen artean ezagutu zituen haien ideiak eta haien hizkuntza. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 65. orr.
Miragarri bezain hurbileko agertzen zitzaion Kristoren itxura adeitsua ikusteak neurriz gaineko poza sortzen zion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 899. orr.
Mindelo hiri adeitsuko herriaren esker on sentitua. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 18. orr.
Jainko guztiz eskuzabalak ez zuen medikua mundu honetako saririk gabe utzi nahi izan bere zainketa adeitsuengatik eta berberak ordaindu zion pobrearen ordez, mesede bat eginez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 784. orr.
-Mila esker -irribarrerik adeitsuenaz lagundu zuen erantzuna. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 52. orr.
Adaren bisita aitzakiatzat jarri, eta ahal nuen modurik adeitsuenean desenkusatu nintzen: [...]. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 147. orr.
Ni, hala iruditzen zitzaidan, arreta handiagoz artatu nau, begirada serio, zuhur eta adeitsuz. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 92. orr.
Adeitsu hartu ninduen beti. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 11. orr.
Adeitsu, kapelaren ertza jaso zuen gu agurtzeko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 173. orr.
Eskua jarri zuen adeitsu agurearen bizkarrean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 101. orr.
Aita dohatsuak, orduan, adeitsu eman zuen baietza, aholkua apalki onartuz. Jendea, pozik eta adeitsu, sakabanatzen ari zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 244. orr.
Oso adeitsu hitz egin zidan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 7. orr.
Txitxikoven zakarkeria eta adeitasunik eza gorabehera, Koshkariovek izugarri adeitsu eta samur jokatu zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 454. orr.
Adam Johnsonekin adeitsuegi edo hurbilegi jokatu ote nuen pentsatu nuen. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 10. orr.
Ahal nuen adeitsuen agurtu nuen, eta kalera irten ginen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 109. orr.
adeitsu agertzen (3); adeitsu agurtu (4); adeitsu baino (3); adeitsu bat (17); adeitsu bat eman (3); adeitsu baten (3); adeitsu batez (8); adeitsu erantzun (6); adeitsu eta (28); adeitsu harekin (3); adeitsu hartu (3); adeitsu izan (3); adeitsu jokatzen (3); adeitsua da (13); adeitsua egin (10); adeitsua egin zion (5); adeitsua eta (9); adeitsua izan (8); adeitsua izan zen (3); adeitsua zen (8); adeitsuagoa da (3); adeitsuak eta (3); adeitsuak izan (4); baina adeitsu (3); baino adeitsuago (5); baino adeitsuagoa (3); bezain adeitsu (5); bezain adeitsua (4); ere adeitsu (3); eredu adeitsua (3); eta adeitsu (14); eta adeitsua (10); eta adeitsuagoa (3); eta oso adeitsu (3); ezinago adeitsua (3); galdetu zion adeitsu (3); gizon adeitsua (9); gizon adeitsua da (4); gutun adeitsu (3); hain adeitsu (3); harreman eredu adeitsua (3); harrera adeitsua (3); hitz adeitsu (5); hitz adeitsu bat (3); irribarre adeitsua (4); kolpe adeitsu (3); kolpe adeitsu bat (3); kolpe adeitsua (3); modu adeitsu (3); oso adeitsu (16); oso adeitsua (15); oso adeitsua izan (3); oso adeitsuak (4); oso adeitsuak izan (3); zion adeitsu (4)