Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arlote 1 iz bidean eta eskean bizi den pertsona; bizimodu traketseko pertsona; zarpaila, gaizki edo baldreski jantzi eta antolatua den pertsona.

Nik lau seme-alaba hezi ditut eta horietako bat bera ere ez zait ona atera; iraultzaileak, emagalduak, arloteak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 479. orr.

New Yorkeko kaleetako etxerik gabeko arlote bat hil zuen, eta haren gorpua jarri zuen berearen ordez Rocky mendietako amildegi batean behera sutan erori zen auto baten istripuan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 288. orr.

Zaila egiten zait pertsonen adina kalkulatzea, baina arlote hark nahiko zaharra zirudien.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 46. orr.

Arlote bihurtu eta kalean bizitzen ohitzea hasieran zein gogorra egin zitzaion kontatu zidan.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 54. orr.

Arlote batek, lapur batek, sartu behar ziria, zeini eta kapare bati, oinetxe baten oinordeko aberatsari!  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 77. orr.

Herri xehea makilaka urrundu behar izaten delako, edo arlote, eskale eta pikaroei egurra ematen zaielako, ez da pentsatu behar Txinan ez dela elkar babesteko legerik, eta legeok ederto gobernatzeko bidea ematen ez dutenik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Aurreko liburuetan bezala, baztertuak, zapalduak, munduak ahaztu dituenak hartzen ditu aintzat: etorkinak, prostitutak, arloteak, heroinazaleak, boxeolariak.  Berria - Kultura   2004-07-24

Ikusten duzunez, Donostiako jende zibilizatuaren iragarpenak gorabehera, lortu dut ostatu hartzea Pasaiako arloteen artean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 125. orr.

2 (izenondoekin)

Arlote jator bat zen, istorio, asmakizun eta bertso irrigarri ugariz armatua.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 72. orr.

Eta, hortaz, esan agur gure arlote txiki ohiari, Tom.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 164. orr.

Haren aldamenean, patuak haraino bultzaturiko arlote gizagaixo batzuk zeuden, eguzkiak noiz berotuko zain.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 53. orr.

Orduan, nik galdetzen dut ea Titoren esklabo baten, Judeako arlote berritsu baten erlijioa komeni zaion onbideratu berri den nazio libre eta gudariari.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 212. orr.

Beste pertsonaia arraroenetako bat arlote txirularia zen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 84. orr.

Ni, aldiz, arlote alfer lohi-zaku hau, hor nabil lelo-lelo, Peru Amets halako, neure eginbeharrerako nagi, eta ez naiz gai deus esateko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 106. orr.

Zergatik sufritzen du horrela kanka jotzea buruan arlote trauskil honek pala zikin batekin, eta ez dio jartzen salaketarik eraso-kalteez?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 197. orr.

Raskolnikek eta denetariko arloteek burua berotzen diete, boterearen kontra jartzen dituzte, boterearen eta ordenaren kontra, eta jendea aise matxinatzen da zapaldurik dagoenean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 514. orr.

Anaiak, gogoz kontra bazen ere, arlote, doilor, ezjakin eta ezdeus deitzen zionean, berak, bihotzez eta aurpegiz pozik, erantzuten zion: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 772. orr.

3 (izenondo gisa)

Mutil arlote bat, eskuan otarrain bizi bati eusten, eta berau mugitzen ari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 289. orr.

Ernst Gombrich-en liburuko ilustrazioan ikusten denez, agure arlote samar bat bezala aurkezten du Mateo, hankak hautsez beteta dituela eta idazteko aingeruaren laguntza behar duela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 167. orr.

Aspaldikoa da euskararen (hizkuntza ezdeus barbaroa) eta euskaldunaren erdeinua: menditar tontoa dela, arlotea, ezjakina, inkultoa, Tubal eta ideologia barregarrien sinestuna, etab., etab.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 13. orr.

Frogatu beharko litzateke alferkerian bizi den gizon arlote koipetsua hain zerbitzu premiazkoa egiten duen zaldia baino mesedegarriagoa dela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 258. orr.

Amak erran zion harekin harremanik ez ukaiteko, ez zela gomendagarria, bastart arlote bat zela eta haren aita auzo batekin etzaten zen gizon mozkortia zela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 65. orr.

Geldi hadi hor, Jainkoaren pregoilari arlote hori!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 102. orr.

Burdinak eramatearen xarma arlotea uzten diet, naturak inori ipintzeko eskubidea eman dienean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 276. orr.

Gisa arlote eta behartsuan ezagutu zuen lagun hura Londresko prentsako izar distiratsu bihurtu zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 102. orr.

Pilda xaretuak lepoan, aurpegia begi huts, bizar arlotea arloteago bihurtua Tomasek zekarkigun egunkariko argazki puntudunak, han ageri zen gizotsoa bata zurian.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 157. orr.

Lekukoak, gehienetan, herriko jende arloteena izaten dira, epaileak berak nahi duen guztia esanarazi ahal diena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Gure arteko askok eta askok mintzamolde arlote eta alprojarekin berdintzen dituzte euskalkiak, eta horrexegatik gutxiesten eta gaitzesten dituzte.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 217. orr.

Itxura arlote xamarra zuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 64. orr.

Egin dezagun galdera ezina izangai bihurtzen duen beste era xume, arlote eta zientifiko honetan: zer da fotoia?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 44. orr.

Bestela jakingo lukete, esaterako, bertsolaritza arlotekeriatzat jotzea baino arlotekeria arloteagorik ez dagoela.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 127. orr.

Andresi iruditzen zitzaion ikusten ari zela Madrilen jende aberatsak, geroz eta ederragotuz, indartuz, kasta bihurtzeko zeraman bilakaera; bien bitartean herriaren bilakaera alderantziz gertatzen zen, ahulagotuz, geroz eta arloteago bihurtuz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 270. orr.

4 (adizlagun gisa)

Ahaztu Europan arlote ibili zeneko urteak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 42. orr.

Nire paraderoa ere halakoxea izaki; izerditua eta hautseztatua, legar-gurdiko nekazari hura bezalatsu, oinak ere galipotez zikinduak, eta zer esanik ez nire alkandora: zeharo arlote nengoen, oinutsik eta jakarik gabe.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 197. orr.

Ibinagabeitiak Parisen ezagutu zituen gerra ondoko gazte existentzialistak bere esanetan, arlote jantzita ibiltzen ziren Saint Germain des Pres inguruan.  Berria - Harian   2006-01-26

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aitak esaten zuen semeak arlote karrera egin beharrean jaun karrera egingo zuela Arlote koadrilaren arrastorik ez zen ageri, ordea, ez han ez arkupeetan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 191. orr.

Amak beren haur-kotxearekin; inoiz huts egiten ez duen arlote-hirukotea, beren bankuan jarria; turista ile-hori bikote bat metro-sarrerari begira.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 100. orr.

Arlote itxurako gizon bat sartu da La Torreko seigarren komisarian, Salvador parketik hurbilen dagoena.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 72. orr.

6 irud/hed

Kilker olerkari arlotea, itzaletik eguzkitara begira lurrezko gaztelu zaharraren atean, kantari ari da.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 124. orr.

Adarra jotzeko inoiz kantatu dioten bertso zahar arlote bat darabil buruan: "Demoniozko hiri demonio hartan, demoniozko ikuskizuna kale demonioetan; demonioak hemen, demonioak han, demonioak saldoan mundutikan bueltan; demonioak bildurik demonioen salan".  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 30. orr.

Harro zegoen, oker ustean bertakotzat jotako paseko ibiltariaren harrokeriaz, ondotxo ezagutzen zituelako jatetxe berriak, kareharri gorrikaraz egindako eraikin arloteen etxabeetan kokaturiko haiek.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 164. orr.

Txokolatea eta galleta batzuk erosi genituen, eta arreta osoa haiek jateari emanda ibili ginen arrantzale-familiak bizi ziren kale arloteetan barrena.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 34. orr.

Holakoxe itxura erkin, txatxar, tautologiko edo arlote pobrea hartu ohi du Egiak; ustez diren eta ez diren gezurrak urratzeko asmatua izan delarik, bera da bihurtzen gezur handiena eta gezur garailea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 261. orr.

Azkenean, Refreshment Bar hitzak letra zuriz idatzita zeuzkan taberna arlote-itxurako baten erakusleihoaren aurrean gelditu zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 82. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arlote bat (8); arlote baten (4); arlote hori (3); arlote itxurako (3); baina arlote (3)

arlotea bai (3); arlotea ez (3); bigarren arlotea (14); lehen arlotea bada (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus