Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arloka 1 adlag arloen arabera; arloz arlo.

Hona hemen tesien kopurua arloka: 61 zientzia esperimentaletakoak, 61 gizarte zientzietakoak eta zuzenbidekoak, 48 osasun zientzietakoak, 27 humanitateetakoak eta 27 ikasgai teknikoetakoak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-28

Arloka, Lurraren Zientziei buruzko arloan atera dute ikasleek emaitzarik onena.  Berria - Euskal Herria   2004-12-18

Lurraldeen arteko harremanak sakondu eta bultzatu nahi ditugu, sistema kapitalistak osatu duen antolaketa orokorrari hausnarketa orokorraren bidez erantzun behar zaiolako, tresnak arloka eraikiz.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01

2 arlokako izlag arloen araberakoa.

Arlokako problematika landu zuen Gazteriak-ek, tartean, euskararen edo bizi-baldintzen alorretan borrokak piztuz.  Berria - Euskal Herria   2004-09-24

Gutxiengo Hizkuntzen Europako Karta euskararen lurralde eremuan, EAEn nahiz Nafarroako Foru Komunitatean, betetzeko Behatokiak gomendio ugari eman ditu, orokorrak nahiz arlokako gomendio bereziak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Tailer orokor bat eta arlokako hamar tailer antolatu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-01-15

Ekarpenak jaso ahal izateko jardunaldiak arlokako tailerretan antolatuko dira.  Berria - Euskal Herria   2006-01-07

130 pertsonatik gora bildu ziren bertan, eta arlokako eragileen esperientziak eta herritarren testigantzak entzun ahal izan ziren, euskaldunen hizkuntza eskubideen egoeraren argazkia osatu arte.  Berria - Euskal Herria   2004-04-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus