Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arkupedun 1 izond arkupea duena; arkupeak dituena.
Etxearen aitzinaldea maskor beltz baten kusku bakarra zen, eta ate arkupeduna belarri entzule bat. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 18. orr.
Horregatik eraiki omen zituzten etxadi arkupedunak, Alpeetako haize bero eta hotzen eraginetik babesteko. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 12. orr.
2 (izenlagun gisa)
Andre zahar bat ikusi dut arkupedun galeriatik uzkur irten eta Impétrazi begira gelditu dena, temati eta maltzur. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 65. orr.