Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskailerak igotzen hastean ez da ezer ikusten behetik, goian eskailera amaiera eta zerua baino ez baleude bezala; baina igo ahala, arkupea ikusten da eta zuhaitzak eta pertsonak. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 36. orr.
Arkupea ere, dena maila berdinean egina eta alderik alde zutabe berdinez euskarritua izan arren, mutur batetik bere luzera osoan ikusita, apurka-apurka konoaren punta zorrotzeraino estutzen da. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 257. orr.
Lehengo xendra orain bidea zen, baina oraindik Indi gaztainek arkupea egiten zioten beheko belarrari. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 131. orr.
Elizaren arkupeak hutsik jarraitzen zuen; ez zebilen inor pilotan jokatzen; Indi gaztainek alferrik egiten zuten itzal. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 43. orr.
Ez nuen entzuten ibaiko ura zubiko arkupean borborka. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 363. orr.
Etorri zen kapitain bat, capitán Degrela, eta harenga bat eman zuen udaletxeko arkupean herriko zazpi gizon fusilatu eta gero. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.
Udaletxe pareko arkupean dago Floren, Manexekin, gau hura. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 27. orr.
Berehala bizitu zen argi zuria, arkupearen azpiko iluntasuna uxatuz. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 220. orr.
Bururatu zitzaidan beste ezezagun bat ere bazebilela inguruan, arkupearen bestaldeko hondartzatik etorria, eta bat-batean ahots ozen hura entzungo zuela zuloren batetik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 121. orr.
Arkupeko pasabidetik aurrera egin zuten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 68. orr.
-Bazkalduko dugu elkarrekin? -galdetu dio potoloak arkupeko burdindegiko ate ondoan. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 93. orr.
Berriz zutitu ginen, beltz jipoituak bagina bezala, arkupeko hilobi hartan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 118. orr.
Zubigainetik bezalaxe, zubiaren arkupetik iragotzeak zoriaren mudantza sortzen du. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 31. orr.
Itsaso oliotsutik bueltan zetozen mutikoei begira egon ginen; oihu egiten zuten arkupetik pasatzean, arkuak oihartzun egiten zuen, eta gero ahotsak moteldu eta galdu egiten ziren. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 113. orr.
Sarrerako arkupetik karrikaraino berrogeita hamarren bat harmaila izanen dira. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 66. orr.
Bide asfaltatua muinoan gora doa, harik eta harrizko arkupe batera iristen den arte. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 52. orr.
-Zuhaizti hau gainditzen duzunean, harrizko arkupe handi baten azpitik igaroko zara. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 190. orr.
Haren ahaleginak sotoko arkupe kobreztatutik atera nahian! Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 54. orr.
Lehenengo begiratuan, ordea, ez du inor ikusi, eta arkupe zabalera irten da. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 156. orr.
Zuen enbarkazioa izotzezko triunfoaren arkupetik pasatuko da. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 278. orr.
Ibilbide luze bat, arkupez, iturriz, parkez inguratua, eta, parke horietan, hegoaldera egindako espedizioetatik ekarritako animalia mordoa; pintura-galeria bat, estatua-bildumak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 149. orr.
Goizean bezala, plazako arkupeak zeharkatzeko biderik laburrena aukeratu du. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 112. orr.
Aise bilatu dut ostatua, bigarren eskuko liburuen saltokiz beteriko arkupe batzuetan. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 13. orr.
Garai bateko kai zaharra osatzen zuten kalexkak dakuskigu, harrizko arkupe dotoreekin. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 352. orr.
Inguratzen duten etxe altuetarik batzuk arkupe erraldoietan daude altxatuak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 136. orr.
Arkupeetan, petroliozko argiontzi triste batzuen argitan, zenbait buruzagi karlista paseoan zebilen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 147. orr.
Kioskoan egoten ginen, edo plaza ondoko arkupeetan, eta arratsalde osoan bi edo, asko jota, hiru aldiz sartzen ginen tabernaren batera, zurito bat edatera. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 126. orr.
Egun osoan elkarteen foroa Galuperie kaian eta Tonnelieren karrikako arkupeetan. Herria 2001-05-31
Morroiak arkupeetan barna jarraitu zuen, kantoi batetik sartu, etxe handi batean ateari bultza egin eta argiontzi handi batek argituriko atari dotore batean sartu zen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 192. orr.
Kale kantoian, norabidez aldatu, eta, Plazaren zoladura gurutzatu ordez, saihetsera alderatu zen, arkupeetan barrena. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 13. orr.
Arkupeetako zutabe baten kontra bermatu ninan gorputza. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 86. orr.
Etxera joan; eta Putzu kalera, Plaza Berriko arkupeetara, edo Kamingaintxoko igerilarietara hurbildu beharrean, "Morse" apurtxo bat egin ezak; eta gero ohera. Txillardegi «Putzu», 1999 - 78. orr.
Klarak beste alderantz begiratu zuen, pasealeku azpiko arkupeetarantz, arreta beste zerbaiti emanda. «Kuskue tanden», 2004 - 167. orr.
Banaka batzuk galeriaraino eta elizako arkupeetaraino joan ziren, txaletetik berrehunen bat metrora. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 147. orr.
Gidariak, Udineko autobusetik jaitsi, eta arkupeetako taberna handian sartuak ziren kafe edatera. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 109. orr.
Larraillèreko geltokiaren aurreko burdinazko arkupeek ere, kioskoa inguratzen zutenek, alde asko eta askotatik, Herausterriko tren geltoki berria ekartzen zidaten gogora. Txillardegi «Putzu», 1999 - 333. orr.
Torino desberdindu beharko banu eta bakandu ezagutzen ditudan gainerako hirietatik, ia amaierarik gabeko arkupeak (hogeita bi kilometro) eta oregano-usaina (pizzek eraman ohi duten espezie nagusia) nabarmenduko nituzke hiriaren ezaugarritzat. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 10. orr.
Briones andrearen etxea erdialdean zegoen, arkupeekiko kale batean. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 189. orr.
Arkupe-bide errezelaz estalitako batek bakarrik isolatzen zuen logelako intimitatea egongelan zeudenengandik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 104. orr.
Noizbehinka arkupe azpira ere palastatzen da ura. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 264. orr.
Arkupe tartearen erdi aldera ailegatu zenean, hango zutabe ondoak arakatu zituen lehenik. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 13. orr.
Zinematik irten eta arkupe tartetxoa ibili ondoren, Astarloa kalera atera zen. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 55. orr.
Baiona Ttipiko Galuperieko arkupe ilara, Errobiz bestaldean, inoiz baino ilunago eta beltzago agertzen zitzaidan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 294. orr.
San Juan Plazatik pasatzean, mendebaldeko arkupe ilaran irmo, eguneko errege-zainketa egiten zuten alabarderoak topatu nituen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 184. orr.
Errainu handi bat estalpeko kalearen mutur urrunetik barneratu eta pabiloien masa zulatzen zuen, argizko arkupe bat eratuz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 58. orr.
harrizko arkupe (3)
amaierarik gabeko arkupeak (3)
arkupeetan barrena (4); arkupeetan sartu (3); plazako arkupeetan (5); udaletxeko arkupeetan (4)