Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gau hartan arditxo batek arkumetxoa egin zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 790. orr.
Neskatxak txerak egiten eta xingola zerurdin batez apaintzen zuen arkumetxo bat hesi-sastakan zauritu zen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 195. orr.
Bai, larrabehia bezain bihurri da Israel. Nola larratuko ditu, bada, Jaunak zelai zabalean, arkumetxoak balira bezala? Elizen arteko biblia Os 4,16
Ez du txapeldunaren estutasunik, hiltokira doan arkumetxoaren jarrera hartu du finalaren bezperan, baina ez da otsoaren beldur. Berria - Harian 2005-06-05
Goizean jaikitzean, hilik aurkitu zuten arkumetxoa, eta berehalaxe konturatu ziren urdanga zela okerraren errudun. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 350. orr.
Pedrok arkume bat erosi zuen ezkontzarako eta Luisaren soinekoa Ciudad Realetik iritsi bitartean, egunero joaten ziren olibondoetara, gari arteko bideetara paseatzera, atzean beti Lucero arkumetxoa zutela. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 88. orr.
Utikan!, ene arkumetxoa, gure eztei-bidaia da. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 94. orr.
Ez al duzu nire musuzapia nahi, arkumetxo? Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 187. orr.
-Egon pixka bat, arkumetxo -protestatu zuen Belaskok biziki-. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 101. orr.
arkumetxo bat (3)