Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zalditeria bi taldetan banatua zuten; habailariak, arkulariak eta gizonik adoretsuenak gudarostearen aurrealdean zetozen. Elizen arteko biblia 1 M 9,11
Arkulariak ez dio bere buruari eutsiko, oinezkoa ez da bizirik aterako, ez eta zaldizkoa ere. Elizen arteko biblia Am 2,15
Arkulariak ziren, geziak nahiz harriak jaurtikitzen trebeak, nola eskuinez hala ezkerrez. Elizen arteko biblia 1 Kro 12,2
Alferrik teinkatuko du arkulariak uztaia, alferrik jantziko bular-babeskia. Elizen arteko biblia Jr 51,3
Berehala, arkulariek, beren kokagunean jarri, eta geziz josi zuten harresiaren goialdea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 472. orr.
Arkulariek geziak jaurtiki eta zauritu egin zuten Josias. Elizen arteko biblia 2 Kro 35,23
Bat-batean behera egin zuten, harresian zeuden arkularien geziek harrapatzeko bezainbeste hurbilduz ia, baina gero urrundu egin ziren, zirkuluka hegan. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 95. orr.
.Aurrera eta aurrera zetozen, erori eta hildakoengatik kezkatu gabe, makurtuta eta taldeka, arkularien tiramenean. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 116. orr.
Ermitaua eta printzesa, atzean Nafarroako arkularirik onenak segika zituztela, basoan barrena abiatu ziren, adarbakarrak gustuko omen zuen iturriaren bila. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 119. orr.
Ezaugarri bat emango diet: beraien artean bizirik geldituriko batzuk nazioetara bidaliko ditut, Tarsis, Put eta arkulari trebeak dituen Ludera, Tubal, Grezia eta urrutiko herrietara, inoiz nire berri izan ez duten eta inoiz nire ospea ikusi ez duten herrialdeetara. Elizen arteko biblia Is 66,19
Ulamen semeak gudari adoretsu izan ziren eta arkulari iaio. Elizen arteko biblia 1 Kro 8,40
Han-hemenka, munstro handien zerraldoak ikusten ziren, erdizka kiskalita, harrika suntsituta, edo begiak Morthondeko arkulari ausarten geziek zeharkatuta. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 163. orr.
Aukerako ehun eta hogei mila gudari eta hamabi mila zaldun arkulari hautatu zituen gudurako. Elizen arteko biblia Jdt 2,15