Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erakusleihoan ageri zen zubi arkudunak eta urmaelak zituen lorategi japoniar baten miniatura. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 382. orr.
Osaba eta "Tante Rose" 1841ean esposatu ziren oso gertu dagoen Notre Dame de Buglose-ren kaperatxo arkudunean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 119. orr.
Behere hartan, berriz, nekez ikusteko moduan, "La Gallarda"ko atari arkudun eskerga zegoen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 172. orr.
Sabai garaiak, horma osoko leihate arkudunak, eta haritz eta pago zurez eginiko eskailera monumentala. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 165. orr.
Esan Melantiori bihar goizean ahuntzik onenak ekartzeko, eta orduan amaituko diagu arku lehiaketa, Apolo arkudunari ahuntz-izterrak eskani eta gero. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 161. orr.
Atea ere soila zen; ez, Obabako baserri askotan bezala, arkuduna. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 171. orr.
Ia bi metroko kankailua, Sydneyko paralinpikoa bera, barra finkoan eta zaldi arkudunean zerbait irabazitakoa gainera, brontzezko domina edo diplomaren bat, horretaz ez zen ondo gogoratzen. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 92. orr.
Erakusleihoan ageri zen zubi arkudunak eta urmaelak zituen lorategi japoniar baten miniatura. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 382. orr.