Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arkitrabe iz eraikuntza baten goialdea osatzen duten hiru zatietatik behekoa, zutabeen kapitelen gainean bermatzen dena.

Arkitrabe bakoitzaren gainean bi triglifo eta bi metopa jarri beharko dira: angeluetakoetan, gainera, triglifo-erdi baten espazioa jarriko da gehiago.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1950. orr.

Pertsiarrek estatua asko jarri zituzten beren arkitrabe eta apaingarriei eusten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 430. orr.

Patrasen ere, adreiluzkoak dira Jupiter eta Herkulesen tenpluan dauden gelak; tenpluaren inguruan, berriz, harrizkoak dira arkitrabeak eta kolomak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1190. orr.

Arkitrabeak, frisoak eta erlaitzak kolomen proportzioen arabera egingo dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2190. orr.

Zutabeak, alde batetik, badu halako erlazioa berak heltzen duen arkitrabearekin; espazioan agertzen diren bi unitateren kokaerak erlazio sintagmatikoan pentsarazten digu; beste alde batetik, zutabea doriar ordenatakoa baldin bada, beste ordenekiko erkaketa ekartzen du gogora.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 159. orr.

Arkitrabearen gainean triglifoak jarri behar dira beren metopekin; modulu eta erdiko altuera emango zaie, eta modulu bateko zabalera, frontean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1930. orr.

Gurpilak egin zituen hamabi oin ingurukoak, eta arkitrabeen buruak gurpilen erdian finkatu zituen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4730. orr.

Era berean, arkitrabe doriarrak izanik, erlaitzetan dentikuluak zizelkatuko balira edo kapitel eta koloma bolutadunetan eta arkitrabe (kapitel) joniarren gainean triglifoak egingo balira, estilo baten propietateak beste batera aldatuz alegia, horrek ere kalte egingo lioke itxurari, ez bailitzake bat etorriko ohiturak lehendik ezarrita duen ordenarekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 570. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arkitrabearen gainean (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus