Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arkitektoniko 1 izond arkitekturari dagokiona.

Ondare arkeologikoa, arkitektonikoa, industriala, etnografikoa, artistikoa, eta liburutegiak, artxiboak eta museoak kontuan hartzen ditu Planak.  Berria - Kultura   2004-10-28

Ia erremediorik gabe erabat galduta aurkitzen zen maila ikaragarriko pentsamendu arkitektoniko baten aztarna.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 80. orr.

Osagai bakoitzak zer leku izango duen zehaztu beharko dute, eta oinarrizko lehen proiektu arkitektoniko bat egin osagaien arabera; horretarako lehiaketara plazaratuko da.  Berria - Kultura   2006-03-30

Sastarrain bailararen atarian dagoen Lili jauregiaren analisi arkitektonikoa ere egingo du, etorkizunean bertan egingo den historiaurreko museoari begira.  Berria - Kultura   2004-11-12

Euskal Jai frontoiaren balio arkitektonikoaren eta kulturaren gaineko ikerketa egitea proposatu du Iruñeko EA alderdiak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-13

Champs Elysées-en zehar Garaipenaren Arkurantz gindoazela, ni beti bezala begien aurrean genuenaz argibide historikoak edo arkitektonikoak ematen ari nintzaiola [...].  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 353. orr.

Gainbehera leuneko teilatuek eta egituraren geometriak euskal estilo arkitektonikoaren ezaugarri nagusiak gordetzen dituzten arren.  Berria - Kultura   2004-12-26

Haiek ezagutzen zuten ondoena eliza haren estiloa: ezaugarri arkitektonikoak, higaduraren kalteak, egin beharreko konponketa-lanak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 160. orr.

Europako kultura arkitektoniko guztia gutxienez hurrengo lau mendeetan sakoneraino markatuko zuen "deskubrimendua" izango zen hura.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 80. orr.

Askatasun arkitektonikoaren bila.  Berria - Kultura   2004-05-21

Jendea Architecture à la française bat bilatzen saiatzera bultzatu nahi zuen nazionalismo arkitektoniko anti-italiar baten testuinguruan azaldu zen Claude Perrault-ek 1673an argitaratutako De Architectura jatorrizkoaren itzulpena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 100. orr.

Hormigoi, metal eta beiraz osatua, balore arkitektoniko handia zuen.  Berria - Mundua   2004-05-25

Halaber, traba arkitektoniko ugari dago Santa Lucian, "auzoa aldapaz eta eskaileraz josita baitago".  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

Hirigintza aldetik, auzo aldapatsua da Otxarkoaga, eta hesi arkitektoniko bat baino gehiago ditu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-20

Gida turistikoek bezala hitz egiten zuen, eta hiriko kuriosidade arkitektoniko guztiak komentatzen zituen enfasiz.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 22. orr.

Gipuzkoako ondare arkitektoniko industrialari buruzko bost hitzaldi egingo dira Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean, ekainaren 3tik 9a arte.  Berria - Kultura   2004-06-01

Hotela "irain arkitektoniko" bat dela dio azken urteotan Italian moda-modan dagoen Piero Pazzi argazkilariak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 78. orr.

Egiteko daukagun lehenengo eginkizun kritiko larria Vitruvioren irudia eta obra historizatzez bukatzea izango da, behingoz haustea bai obra eta irudi horren inguruan aspaldiko mendez geroztik zabaldu den apartekotasun-aura eta bai jakintza arkitektonikoaren gordailu mitiko delako ideia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 120. orr.

Arrazoimen hutsaren Filosofia baten jatorrizko ideiak ezartzen du sailkaketa hau; beraz, arkitektonikoa da bere funtsezko helburuen arabera, eta ez teknikoa soilik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 281. orr.

2 akustika arkitektoniko (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Akustika arkitektonikoa akustikaren adar bat da, arkitektura munduari dagokiona, eta edozein motatako eraikinen akustika era kontrolatu batean menderatzea du helburu, bai etxebizitzetan isolamendu akustiko egokia lortzeko bai lokalen egokitzapen akustikoa hobetzeko. ETC-entziklopedia   Akustika arkitektoniko, Wikipedia

3 arrazionalismo arkitektoniko (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Arkitektura modernoaren eta arkitektura arrazionalista arrazionalismo arkitektonikoaren abiatzaileetakoen artean nabarmendu zen, protomodernotzat eta protoarrazionalistatzat sailkatua da. ETC-entziklopedia   Adolf Loos, Wikipedia

Eta, arrazionalismo arkitektonikoa uste sakon eta pertsonal bat bilakatu zitzaien arkitekto haiengan, borondatezko atzerriratzea naturaltasun garbiz eman zela dioen ondoriora iritsi zen. ETC-entziklopedia   Euskal Herriko artea Francoren diktaduran, Wikipedia

4 estilo arkitektoniko

Kanpoko itxura ez diote aldatu tenpluari, pintatu berria badago ere: proletargo-auzo bateko handitasunik gabeko eliza da, dena porlan, dena aluminio, dena antzinako estilo arkitektonikoen imitazio merke eta nahasia.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 32. orr.

Gero, fatxadaren estilo arkitektonikoaren ñabardura txikienak ere patxadaz aztertu zituen, baita hainbat ondorio atera ere.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 167. orr.

Estilo arkitektoniko jakin bati jarraiki, lanik egingo ez duela argi eta garbi adierazteko, ondoko adibidea jarri zuen: "Alhondiga espazio zabala da, eta hori guztiori mantentzeko zutabe ugari behar dira.  Berria - Kultura   2004-11-24

5 oztopo arkitektoniko

Itsuen irakasle lanak egiten dituen Alfredo Beiredek azaldu digunez, "webguneen diseinatzaileek ez dute kontzientziarik, kalean ezinduentzako oztopo arkitektonikoak dauden bezala, Interneten ere oztopoak daude».  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arkitektoniko bat (5)

gutizia arkitektonikoa (3)

ezaugarri arkitektonikoak (4); traba arkitektonikoak (3)

jakintza arkitektonikoaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus